Sagardoaren lurraldea

Lehen muztioarekin topa XVI. Sagar Uzta ospatzeko.

Descripción

Sagar Uztak hamaseigarren edizioa bete du aurten dolaretako lanen hasiera ospatzeko eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera ugari izan dira Astigarragan. Sagarra eta sagardoa protagonistak izan dira gaur Astigarragan. Urtero bezala, Foruen Plazan sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta 2016 uztako lehen muztioaren elaborazioa izan dira, dolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsi delarik: kirikoketa, ...

ocio astigarraga fiestas de la manzana sagar uzta

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2016-09-25
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008723

Texto completo

Sagar Uztak hamaseigarren edizioa bete du aurten dolaretako lanen hasiera ospatzeko eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera ugari izan dira Astigarragan.

Sagarra eta sagardoa protagonistak izan dira gaur Astigarragan. Urtero bezala, Foruen Plazan sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta 2016 uztako lehen muztioaren elaborazioa izan dira, dolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsi delarik: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa topa! eginez.

Harrera bikaina izan dute XVI. Sagar Uzta 2016 ospatzeko antolaturiko jarduerek, besteak beste: familientzako Euskadiko Museo Enogastronomikoetako sagar tarta tailerrak (25 parte-hartzaile), sagardo dastaketak (12 sagardogile), IX. Sagar Uzta argazki rallyak (20 parte-hartzaile), etab. Azpimarratzekoa izan da VIII. Kizki Eguna, 527 kizki-lagun elkartzea lortu baitu une berean kizkiarekin sagarrak jasotzen, orain arte lortutako marka hoberena delarik. Bestalde, herrien arteko Marmitako Lehiaketa ospatu da eta beren sukaldaritza dohaiak erakutsi ostean, Goizueta suertatu da irabazle. Bestalde, Astigarraga izan da irabazle arratsaldean ospatutako herrien arteko “sagargintzaz” desafioan.

Honetaz gain, oso harrera ona izan dute aurreko egunetan ospatu diren jarduerek, besteak beste: sagarren eratorriekin egindako pintxo-poteak eta III. Sagardobide Erronkak, non lehia gogorraren ostean, Ipintza sagardotegia izan zen erronka irabazi zuena 1:22:34 denborarekin.

XVI. Sagar Uzta 2016ko argazkiak eskuratu