Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarea Donostiako Santo Tomas Azokan
Descripción
Abenduaren 21ean, asteazkena, Santo Tomas eguna ospatuko da Donostian Donostia / San Sebastian Festak-ek antolatuta eta aurten, berrikuntza bezala, Euskadiko Museo Enogastronomikoen Tailerrak izango dira familientzat Zuloaga plazan. Sagardoetxea Museoak, familientzako "Sagarren tailerra" eskainiko du. Museo Enogastronomikoen Sarearen proposamena familiei (helduak eta 3-12 urte bitarterako haurrak) zuzendua dago eta honakoa da egitaraua: EGITARAUA: 10:30-11:30: Ordiziako ...
gastronomía red de museos enogastronómicos museo sagardoetxea taller
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2016-12-16
- Clasificación: 6.5. Museos
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008709
Texto completo
Abenduaren 21ean, asteazkena, Santo Tomas eguna ospatuko da Donostian Donostia / San Sebastian Festak-ek antolatuta eta aurten, berrikuntza bezala, Euskadiko Museo Enogastronomikoen Tailerrak izango dira familientzat Zuloaga plazan. Sagardoetxea Museoak, familientzako “Sagarren tailerra” eskainiko du.
Museo Enogastronomikoen Sarearen proposamena familiei (helduak eta 3-12 urte bitarterako haurrak) zuzendua dago eta honakoa da egitaraua:
EGITARAUA:
10:30-11:30: Ordiziako D’elikatuz Zentroaren elikadura osasungarriari buruzko “D’elikatuz Mokau batean” tailerra.
11:30-12:30: Ezkio Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoaren “Artoaren iraultza” tailerra.
12:30-13:30: Idiazabagalgo Gaztaren Interpretazio Zentroaren “Gazta dastaketa familian” tailerra.
16:00-17:00: Bakioko Txakolinguneren “Txakolina eta muztioa familiartean dastatzea” tailerra.
17:00-18:00: Astigarragako Sagardoetxearen “Sagarren tailerra”.
LEKUA: Zuloaga plaza