"Sagardo ibaiak, bizitza iturri" erakusketa kalera atera da.
Descripción
Irailaren 17an, larunbata, "Sagardo ibaiak, bizitza iturri" erakusketa kalera atera zen Urumea ibaian stand up paddle-ean egindako bisita gidatuarekin. Erakusketa irailaren 25a bitartean ikusgai egongo da Sagardoetxean. Zutikako arraunlari talde bat Loiolatik stand up paddle-ean atera zen, eta Petritegi eta Lizeaga sagardotegien alarekin lagunduta, 18:00etarako Ergobiko zubira iritsi ziren.
ocio astigarraga exposiciones ergobia historia patrimonio sidra stand up paddle urumea
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2016-09-19
- Clasificación: 5.5. Exposiciones
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008685
Texto completo
Irailaren 17an, larunbata, “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketa kalera atera zen Urumea ibaian stand up paddle-ean egindako bisita gidatuarekin. Erakusketa irailaren 25a bitartean ikusgai egongo da Sagardoetxean.
Zutikako arraunlari talde bat Loiolatik stand up paddle-ean atera zen, eta Petritegi eta Lizeaga sagardotegien alarekin lagunduta, 18:00etarako Ergobiko zubira iritsi ziren. Ibilbidean zehar Lourdes Odriozola Sagardoetxeako historialariak ibaiaren inguruko sekretuak kontatu zizkien eta bisita Ergobian amaitu zen ekitaldiaz gozatzera gerturatu ziren hainabt herritarren artean.
Jarraian, Andoni Arzallus-ek hainbat bitxikeria eta bizipen kontatu zituen XX. mende hasieran Ergobian zeuden sagardotegiak ezagutzeko, besteak beste: Ramon Isasa (Joakitene), Martin Berrondo (Pagua), Joxe Arrieta (Casa Otaño), Crispin Lete (Etxehandi), Antonino Arzallus (Estanco), Jeronimo Bereziartua (Iraberri baserria), Manuel Irigoien (Gaztañaga berri) eta Eduardo Alberro (Eprepa). Festa musikaz alaitua egon zen eta ez zen sagardorik falta izan.