Sagardoaren lurraldea

Muttuai Fest, herritik sortutako kultura ekitaldia - Kronika

Descripción

Astigarragan antolatuko da Muttuai Fest jaialdia, ekainaren 13tik 16ra bitartean, 20 emanaldirekin. Lehenengo aldiz egiten den proiektua izanik, gogoz daude Astigarragako herritarrak eta antolatzaileak.

astigarraga festival cultura muttuai fest

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2019-06-08
  • Clasificación: 6.0. Cultura
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008640

Texto completo


Alfredo Ruiz eta Idoia Esnaola daude Muttuai Festen antolatzaileen artean.
Alfredo Ruiz eta Idoia Esnaola daude Muttuai Festen antolatzaileen artean.
Astigarragan antolatuko da Muttuai Fest jaialdia, ekainaren 13tik 16ra bitartean, 20 emanaldirekin. Lehenengo aldiz egiten den proiektua izanik, gogoz daude Astigarragako herritarrak eta antolatzaileak.
Muttuai Fest, Astigarragako kultura jaialdia, ekainaren 13tik 16ra bitartean egongo da ikusgai, herriko hainbat gunetan, hain zuzen.

Izena nondik datorrren azaldu dute proiektuko kide diren Alfredo Ruizek eta Idoia Lizeagak: «Hitzak dioen modura, mugitu zaitez adierazi nahi izan dugu. Herrian bertan izango da ekitaldia, baina hiru gunetan banaturik, jendea mugiarazteko asmoz». Hitz dinamikoa dela ere azpimarratu dute: «Jendeak zerbait ikusteko gogoa badu, ekitaldi honetan ez dira exerita geldituko, mugitu egin beharko dira».

Muttuairen sorrera

Urtean zehar hainbat ekitaldi konkretu burutzen dira Asti­garragan sagardoaren inguruan. Hala ere, Ruiz eta beste hainbat lagunek kulturan hu­tsu­ne bat identifikatu dute. Apurka-apurka hainbat ideia mahai gainera ateraz, musika ekitaldi bat antolatzea otu zaie. Lizeagak aipatu du beti eszenatoki itxiak erabili direla, baina kasu hau berezia dela, Astigarragako parke eta zelaiak erabiliko direlako: «Jende­ak musika gustuko du, eta eremu libre batean entzuteko aukera badago, oraindik eta erosoago egongo dira herritarrak».
Edonorentzat zuzendutako ekitaldia

Ekitaldi honetan ez dago adin tarterik, parte hartuko duten musika taldeak oso estilo anitz­ekoak dira. Taldeak herrikoak zein kanpokoak dira; beraz, esan daiteke ez daukatela publiko konkreturik, denon­tzat irekia den ekitaldia izango baita.

Jendea mugiarazteko, hiru gune

Muttuai ekitaldia, hiru gune nagusitan banatuko da, Apeztegi Plaza, Murgia Jauregia eta Kultur Etxea, hain zuzen. Kultur Etxean izango dira kultur ekintza gehien egongo diren eremua, bertan herriko musika eskolako talde askok joko baitute. Hala ere, Ruizek eta Lizeagak argi utzi dute Apeztegiko eta Murgiako eszenatokiak izango direla garrantzitsuenak: «beti izan dira leku bereziak».

Musika taldeak, estilo ezberdinetakoak

Honakoak izango dira ekitaldian zehar parte hartuko duten musika taldeak: Aiztondo, Apalatxe, Black Gamba, Buffalo, CDMontre, DJ Aleman, Debla­uki, Eira, Dama Beltza, Gabil­tzanian, Kazkabarra, La Jode­dera, Latitud 43, Mac Jeara?s Band, Maider Zabalegi, Petti, Suakai, Tolare eta Ttakun. Musika talde hauez gain, Bertso saio musikatua ere antolatu da, hilaren 13an, osteguna, arratsaldeko 20:00 etan.

Mota ezberdinetako hainbat talde daude eta Ruizek adierazi du estilo ezberdineko musika egoteak aberastu egingo duela ekitaldia. Herriko taldeen estiloa oso anitza da, Lizeagaren arabera: «estilo mota konkretu bat bilatu beharrean, herriko taldeak, profesionalagoak diren taldeekin nahastea izan da gure helburua». Bi antolatzaileek aipatu dute profesionaltasun hori konpartitzeko aukera egokia ikusi dutela.

Jaialdiren amaiera, Murgia eszenatokian

Igande arratsaldean amaituko da, Murgia eszenatokian. Herriko abesbatzak eta kubatar talde batek osatutako ikuskizuna burutuko da, amaiera berezi bat egiteko asmoz. Ruizek eta Lizeagak aipatu dute, bi kulturen nahasketa bat egin nahi izan dutela: «oso nahasketa entzungarria izango da, euskal musika kubatar erara jota».

Ekitaldiaren nondik norakoak sare sozialetatik zabaldu dira, hiru perfiletatik hain zuzen: Instagram, Facebook eta Twitter. Ekitaldia ospatu bitartean, multimedia edukiak (argazkiak, bideoak...) igoko dira aipatutako plataforma hauetara. Horrez gain, Muttuai Festeko antolatzaileek bideo ekoizle bat kontratatu dute, honek, jaialdiaren eguneroko jarraipen bat egin dezan, eta jaialdiko bideo orokor bat sor­tze­ko asmoz. Behin ekitaldia bukatu ostean, alde batetik, bideo hori jendeari helaraziko zaio, eta beste aldetik, hurrengo urterako hobekuntzetarako erabiliko da.

Honez gain, Photocall bat ere antolatuko da, jendeak argazkiak ateratzeko aukera ez ezik, iritziak tartekatzeko aukera ere izango dute.

Muttuai eta etorkizuna

Etorkizunari begira, Muttuai Fest jaialdiarekin aurrera jarraitzeko asmoa dute antola­tzaileek. Hala ere, Lizeagak adierazi du hausnarketa bat egin beharko dela lehenik, zer egin den ondo, eta zer dagoen hobetzeko aztertuz. Hurrengo urteari begira, aukera gehiago dauzkatela adierazi dute antolatzaileek, azpiegitura aldetik gehienbat. Hala ere, Kultur Etxe berriari eman diote garrantzia.

Amaitzeko, Lizeagak aipatu du, honelako jaialdi herrikoiak auten­­ti­koak direla, eta ikusgarrituasuna behar dutela. Herri­ko jendeak sortutako proiektu bat izanik, gertutasun bat ematen dutela ere adieraziz. Herrian bertan jaio den ideia bat izan da, herritarrek behar bat antzeman dutelako, beraz: «Muttuai!».

MUTTUAI FEST

EKAINAK 13, OSTEGUNA

18:00, Kazkarabarra. KIA Espazopa, Kultur Etxea

18:30, Gabiltzanian. KIA Espazioa, Kultur Etxea

19:00, Dama beltza. Petritegi Espazioa, Murgia Jauregia

20:00, Bertso saio musikatua. KIA Espazioa, Kultur Etxea

21:00, Latitud 43. Petritegi Espazioa, Murgia Jauregia

EKAINAK 14, OSTIRALA

18:00, Tolare. Intermezzo Espazioa, Apeztegi Plaza

18:30, Eira. Intermezzo Espazioa, Apeztegi Plaza

19:00, Apalatxe. KIA Espazioa, Kultur etxea

20:00, Maider Zabalegi. Intermezzo Espazoa, Apeztegi Plaza

21:00, Ttakun. KIA Espazioa, Kultur Etxea

21:30, Deblauki. KIA Espazioa, Kultur Etxea

22:00, CDMontre. KIA Espazioa, Kultur Etxea

22:30, Buffalo. Intermezzo Espazioa, Apeztegi Plaza

EKAINAK 15, LARUNBATA

18:00, DJ Aleman. KIA Espazioa, Kultur Etxea

19:30, Black Gamba. Intermezzo Espazioa, Apeztegi Plaza

20:00, DJ Aleman. KIA Espazioa, Kultur Etxea

22:00, Suakai. Intermezzo Espazioa, Apeztegi Plaza

EKAINAK 16, IGANDEA

12:00, Mac Jeara`s Band. Herriko kaleetan barna

19:00, Petti. KIA Espazioa, Kultur Etxea

20:00, Aiztondo eta La Jodedera. Petritegi Espazioa, Murgia Jauregia