Bizi-Goxo, Zapiain sagardotegiaren produktu berria.
Descripción
Astigarragako Zapiain sagardotegiak Bizi-Goxo produktu berria merkaturatu du. Bizia eta goxoa, bertako Errezil sagarrarekin egindako sagardo gozoa da. Otsailaren 29an aurkeztu zuten produktu berria eta bertan izan ziren Arantxa Tapia (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua), Bittor Oroz (Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea), Asier Arrese (HAZI Fundazioko Zuzendari kudeatzailea), jatetxe garrantzitsuenetako somelier (Akelarre, Arzak, Elkano ...
bizi goxo manzana errezil sidrería zapiain
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2016-03-01
- Clasificación: 2.2. Productos
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008618
Texto completo
Astigarragako Zapiain sagardotegiak Bizi-Goxo produktu berria merkaturatu du. Bizia eta goxoa, bertako Errezil sagarrarekin egindako sagardo gozoa da.
Otsailaren 29an aurkeztu zuten produktu berria eta bertan izan ziren Arantxa Tapia (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua), Bittor Oroz (Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea), Asier Arrese (HAZI Fundazioko Zuzendari kudeatzailea), jatetxe garrantzitsuenetako somelier (Akelarre, Arzak, Elkano eta Mugaritz), Domingo Merino (Gipuzkoako Foru Aldundudiko Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia), banatzaile eta bezero garrantzitsuenen artean.
Sarrera
Azken urte hauetan, ZAPIAIN, S.A.T.-en esfortzuak 2 zentzutan bideratuak izan dira:
a) Dagoeneko egiten diren produktuen kalitatea hobetzea.
b) Produktu berrien sorrera (Bizi Goxo).
Ideia
Ardogintzan, mundo mailan, bere elaborazioan parte hartzen duten elementuengatik (egoera klimatikoa, hainbat fruta barietateren jokaera, elaborazio sistema, etab.) originalak eta komertzialki erakargarriak diren hainbat produktu aurki ditzakegu. Adibidez, Sauternes, Oporto, Alemaniako ardo gozoak, etab.
Oinarria
Euskal Herrian, hemen besterik lantzen ez diren sagar barietate autoktonoak ditugu. Hauen artean bila, bada bat bere ezaugarrien ondorioz, gainontzekoengandik diferentzia markatzen duena. Errezile edo Errezil Sagarraz ari gara hitz egiten. Beradu heltzen den barietatea, garraztasun handikoa eta aberatsa azukretan. Historikoki gure baserrietako ganbaretan gorde den sagarra izan da. Negu guztia irauteko gai dena, usteldu beharrean ura galdu eta zimurtzen da, naturalki gertatzen den kontzentrazio prozesua.
Aire berria
Edari berri honen sorkuntzan hirugarren elementu batek parte hartu du, oso garrantzisua dena: Egoitz, Mikel eta Ionek enpresako giza taldeari ematen dioten arnas-berritzea; ate-joka datorren belaunaldi berria.
Bizi-Goxoa jaio da
Izena sagardo berriaren sotzean froga epean zehar edariaren inguruan hitz egitean sortu zen. Logikoki Bizi da, bere bizitasunagatik eta Gozo errezil sagarrak ematen dion gozotasunarengatik. Hasiera batean, postreko sagardo bezala sortua izan da baina ezagutzen joan ahala, zalantzak sortzen dira ea postrerako edo aperitibo momenturako egokiagoa den, gozotasun eta garraztasunaren arteko orekak erabilera askoko produktua izatea egiten baitu.
Alderdi Teknikoa
Sagardo berri hau, esklusiboki errezil sagarrez egina dago.
– Kalitatea sagarrean aurkitzen da. Prozesu guztiak zaintzen dira, bidean gal ez dadin.
– 3 urtetako lana izan da, nahi zuten kalitate mailarekin jo arte.
2014ko uztan ensaio batzuk egin zituzten baina lortutako emaitzekin ez ziren gustora geratu. 2015ean ordea uzta bikaina izatearen eta lehendik lortutako esperientziaren ondorio da Bizi-Goxo hau. Kalitate bikaineko sagarra konzentrazio prozesu batera behartu eta ondoren irakin egiten du. Irakite alkoholikoak 10,5 gradu alkohol eman dituenean eta oraindik litroko 100 bat gramo azukre geratzen direnean, irakitea geldiaraziaz sortzen dugu Bizi-Goxo hau.
Dastaketa
Digestiboak edo antzerako produktuak edateko pentsatua dagoen kopa aukeratu da. Nahiago da kopa handiago bat, Bizi-Goxoaren aromak senti daitezen. Tenperaturak ere hau ahalbideratu behar du. Hortaz, ezin du hotzegia izan, 7-8 graduren artekoa.
Kata fi txa
Ikusmena: Laranja azukreztatuaren kolorea ikus daiteke, ambar diztira batzuekin eta baita, sagar errea.
Usaimena: Dotorea da, sagar karamelizatua ekarri dakiguke burura, baita fruta azukreztatua. Badu piku zantzen bat, konpota eta mahaspasa ere.
Dastamena: Leuna, zabala eta gozoki ikutuekin, freskotasun elektriko bat du azidotasunak emana, oriotzapen zitriko batzuekin. Bukaera luze, zabal eta krematsua du.
Ondorioa: Sagarrak duen potentzial aromatikoa sagarretik edalontzira eramatea lortu dugu, buruan ditugun sagar erre zein konpotak, edaritan bihurtuz.
Bizi-Goxoa erabilera anitzeko produktua dela ikusten da. Nahiz eta postreko sagardo bezala izendatu, duen garraztasunak tarte bat egiten dio aperitiboko edarien artean.