Astigarragako 3 sagardotegi sarituak izan dira Frankfurt-eko Nazioarteko Sagardoen Azokan
Descripción
Astigarragako Zapiain, Astarbe eta Bereziartua sagardotegiak sarituak izan dira asteburu honetan Frankfurt-en (Alemania) ospatu den "Apfelwein Weltweit" Nazioarteko Sagardoen Azokan. Zapiain sagardotegiak bi Pomme D'Or (urrezko sagar) irabazi ditu, bata bere sagardo natural bereziarekin eta bestea merkaturatu berri den Bixi-Goxo postrerako sagardoarekin. Astarbe sagardotegiak Pomme D'Or saria jaso du bere ByHur sagardo apardunarekin eta Bereziartua ...
sidrería astarbe sidrería bereziartua frankfurt concurso sidra premiado sidrería zapiain
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2016-04-11
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008606
Texto completo
Astigarragako Zapiain, Astarbe eta Bereziartua sagardotegiak sarituak izan dira asteburu honetan Frankfurt-en (Alemania) ospatu den “Apfelwein Weltweit” Nazioarteko Sagardoen Azokan.
Zapiain sagardotegiak bi Pomme D’Or (urrezko sagar) irabazi ditu, bata bere sagardo natural bereziarekin eta bestea merkaturatu berri den Bixi-Goxo postrerako sagardoarekin. Astarbe sagardotegiak Pomme D’Or saria jaso du bere ByHur sagardo apardunarekin eta Bereziartua sagardotegiak bere sagardo naturalagatik irabazi du saria.
Datorren apirilaren 23an probaketa ospatuko dugu Astigarragako Zapiain sagardotegian eta bertan Frankfurt-en sarituak izan diren sagardoak dastatzeko aukera eskainiko da. Probaketa honetan parte-hartzeko, Sagardoaren Lurraldean izena ematea beharrezkoa da: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.com