Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea Euskal Kostaldeko Museoen Sarean.

Descripción

Sagardoetxea Sagardoaren Museoa Euskal Kostaldeko Museoen Sarera atxikitu berri da, museoak, interpretazio-zentroak eta bestelako instalazioak elkartzen dituen lankidetzarako gunea eta ikuspegi desberdinak izanagatik ere ardatz nagusi bat daukatenak: kostaldea, itsasbazter osoan barrena eskaintza turistiko zabala egituratzen duen osotasun bateratutzat hartua. Ekimen hau honako helburu nagusi hauek lortzeko sortu da: - Irudi bateratu bat finkatzea eta ...

ocio red de museos de la costa vasca cultura museo sagardoetxea turismo

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2015-12-23
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008597

Texto completo

Sagardoetxea Sagardoaren Museoa Euskal Kostaldeko Museoen Sarera atxikitu berri da, museoak, interpretazio-zentroak eta bestelako instalazioak elkartzen dituen lankidetzarako gunea eta ikuspegi desberdinak izanagatik ere ardatz nagusi bat daukatenak: kostaldea, itsasbazter osoan barrena eskaintza turistiko zabala egituratzen duen osotasun bateratutzat hartua.

Ekimen hau honako helburu nagusi hauek lortzeko sortu da:

– Irudi bateratu bat finkatzea eta hedatzea, Euskal Kostaldea helmuga turistikoaren esparruan.
– Sareko agente guztien arteko harremanak sendotzea.
– Euskal Kostaldearen helmuga turistikoa indartzea, lehendik dauden plataformen sinergia guztiak aprobetxatuz, eta kalitateko eta erabilera anitzeko eskaintza eskainiz, kultura-turismoan oinarrituta.
– Euskal kostaldearen ondarea sustatzea eta ondare horri balioa ematea, museo-proiektu komunak garatuz, proiektuak partekatuz eta turismo-sustapeneko eta komunikazioko ekintzak abian jarriz.

Helburu horiek ongi bete daitezen lortzeko, Sarea osatzen duten agenteen arteko harremanak, batez ere, jardueren baterako sustapenarekin eta komunikazioarekin zerikusia duten lankidetza-eremuetan oinarrituko dira.