Sagardotegietarako garraio zerbitzu berriak.
Descripción
2016ko txotx denboraldian sagardotegietarako garraio zerbitzu berriak martxan jarriko dira: batetik, Astigarragako Udalak eta Behemendi Landa Garapen Elkarteak Astigarragako erdigunetik sagardotegietarako doako garraio zerbitzua martxan jarriko dute; bestetik, Lurraldebus-ek zerbitzu berezia eskainiko du. Sagardotegietara doazen bisitariei erraztasunak emateko helburuz, Astigarragako erdigunetik sagardotegietarako doako garraio zerbitzua martxan jarriko da.
ocio transporte sidra sidrería txotx temporada del txotx
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2016-01-15
- Clasificación: 2.4. Txotx
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008583
Texto completo
2016ko txotx denboraldian sagardotegietarako garraio zerbitzu berriak martxan jarriko dira: batetik, Astigarragako Udalak eta Behemendi Landa Garapen Elkarteak Astigarragako erdigunetik sagardotegietarako doako garraio zerbitzua martxan jarriko dute; bestetik, Lurraldebus-ek zerbitzu berezia eskainiko du.
Sagardotegietara doazen bisitariei erraztasunak emateko helburuz, Astigarragako erdigunetik sagardotegietarako doako garraio zerbitzua martxan jarriko da.
Zerbitzua astelehenetik larunbatera gauez emango da urtarrilaren 25etik apirilaren 23ra bitartean eta doakoa izango da. 2 furgonetekin egingo da zerbitzua, 2 zonaldetan banatuta:
– A Zonaldea: Erdigunea-Sagardotegi zeharra-Santiagomendi bidea (Larrarte, Etxeberria, Oyarbide, Artola, Oialume, Zelaia, Gurutzeta eta Rezola): 9 sagardotegi.
– B Zonaldea: Erdigunea-Donostiako muga-Perurena bidea-Hilerria (Gartziategi, Lizeaga, Petritegi, Alorrenea, Astarbe, Zapiain, Irigoien, Bereziartua eta Mina): 8 sagardotegi.
Furgonetak erdigunetik sagardotegietara joan etorrian ibiliko dira lanzadera moduan lehenengo bi ordutan (20:00etatik 22:00etara). 22:00etatik 00:00tara, sagardogileen deiaren arabera, furgonetak sagardotegi desberdinetara joango dira, jendea Astigarragako erdigunera eramateko.
Geltokia Donostia Ibilbidean izango du (Pelotari Kalea) eta zerbitzuaren ordutegia honakoa izango da:
Egunak – Joan – Etorri
Astelenetik ostegunera: joan 20:00etatik 22:00etara eta etorri 22:00etatik 00:00etara
Ostiral eta larunbatetan: joan 20:30etatik 22:00etara eta etorri 22:30etatik 00:30etara
Zerbitzua Astigarragako 17 sagardotegi, Astigarragako Udala eta Behemendi L.G.E artean finantzatuko da.
Lurraldebus-en zerbitzu berezia
Lurraldebus-ek eskainiko duen A1 lineako zerbitzu berezia honakoa izango da: astelehenetik ostegunera Hernanitik Donostiarako autobus zerbitzu berezia izango da 23:30 eta 00:30etan.
Bestalde, A1 lineako gaueko zerbitzua eskaintzen jarraituko du ostiral eta larunbat gauetan Hernanitik Donostiara 23:30etatik 06:00etara bitartean.