Sagardoaren lurraldea

Hernanik 22.000 metro karratuko SagardoGunea izango du laster

Descripción

Martxoaren 5ean aurkeztuko da egitasmoa.

hernani museo sagardo gunea

Ficha

  • Autor: Ainara Hernando
  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2006-02-25
  • Clasificación: 6.5. Museos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P6-15
  • »
  • Código: NA-000856

Texto completo

MARTXOAREN 5EAN AURKEZTUKO DA EGITASMOA Enpresarien eta kalitate kontseiluaren egoitzak bilduko ditu, alde publikoarekin batera HERNANI. Historikoki sagarraren eta sagardoaren munduari lotuta egon den udalerria izanda, edari hori ardatz duen gune bat izatea egoki ikusi zuen Hernaniko Udalak. 2004an eman zituen proiektuaren lehen pausoak eta, azkenik, martxoaren 5ean jendaurrean aurkeztuko da lehenengoz Hernaniko SagardoGunearen egitasmoa. Goizeko 11.30ean izango da Chillida Lekuko auditorioan. Herriaren erdigunean dagoenAve Maria etxean eta parkean kokatuta egongo da, 22.000 metro karratuko gunean. Etxeak Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Enpresarien Elkartearentzako eta kalitatearen kontseilu arautzailearentzako egoitzak hartuko ditu. Egingo den eraikin berri batean, berriz, alderdi publikoagoko guneak kokatuko dira, besteak beste, museoa, liburutegia, ekitaldietarako aretoa,... Klaustro tradizionalaren moduko eskemaren inguruan antolatuko den gunea izango da: patioa edukiko du, eta horren erdian, parterre borobil batean, mota ezberdinetako sagarrondoak landatuko dira. Esan bezala, Hernaniko Udala 2004 urte hasieratik ari da proiektuarekin lanean, orduan erabaki baitzenAveMaria etxea SagardoGune bihurtzea. Urte bereko maiatzean Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Enpresarien Elkartera jo zuten egitasmoaren edukiak diseinatzeko lankidetza bila. Urte eta erdiz aritu ziren elkarlanean, eta 2005eko abenduan SagardoGunearen egitasmoa aurkeztu zitzaion Fraisoro Eskolan aipatutako elkartearen batzarrari. Sagardogile gehienek begi onez ikusi zuten eta beren laguntza berretsi ere bai. Egitasmoa Foru Aldundiari aurkeztu dio Udalak dagoeneko, eta martxoaren 22an gauza bera egingo du Eusko Jaurlaritzarekin. Hernanik sagarraren eta sagardoaren inguruan burutzen dituen egitasmoez gain, gaia bultzatzen Chillida familiak duen inplikazioa azpimarratu du Udalak: “Hori dela eta, martxoaren 5ean bere Sagardo Eguna izango du Hernanik Chillida Lekuko auditorioan. AveMaria etxea bezalako gune pribilegiatu batean egingo den sagarrondo landaketaren hasiera ekitaldia izango da”. Ave Mariaren inguruek sagarrondoak izan zituzten mende askotan, eta, egun, “arte modernoa eta artisauen produkzioa batu nahi ditu gune berean”. Udaleko ordezkarien iritziz, “Chillida Lekurekin eta Kasko historikoarekin batera, Hernaniren erakargarritasuna gehituko du SagardoGuneak, eta ez hori bakarrik, Buruntzaldea osorako leku erakargarria izango baita”. Sagarraren kulturari lotutako udalerria Gipuzkoako lehen postuan dago Hernani sagardorako sagarrondo kopuruari dagokienez. Hamaika upeltegi daude momentu honetan udalerrian. Hala ere, oraindik ere garrantzitsuagotzat jotzen duen alderdi bat azpimarratu dute Udaletik: “Sagardoak duen garrantzia historikoa eta herriko ekonomian duen pisuaz gain, azpimarragarriagoa den beste alderdi bat dagoela iruditzen zaigu, sektoreak Hernanirentzako duen garrantziaren erakusgarri. Herriko kultur eta gizarte eragile ezberdinek gaiarekin duten inplikazio handia da hori”. Beren iritziz, “ez da Gipuzkoan herririk horrelako jarduera produktibo baten aurrean hemen dagoen adostasun soziala lortu duenik”. Inplikazio horrek Hernaniko bizimoduko alor guztietara iristarazten du sagardoaren gaia. Hernani eta Sagardoa lelopean, programa berritzaile bat jarri dute martxan eskoletan. Horren bidez, herriko haurrei produktuak duen garrantzia erakusten saiatu dira modu didaktikoan. Helduenen artean, kontsumo arduratsua ere izan dute hizpide. Beste arlo batean aurkitzen da Txotx Batzordea, ostalariak, sagardogileak, Kaskoko bizilagunak eta Udala biltzen dituena. >A.H.