Sagardoaren lurraldea

Zuaznabarrek ttakun, eta Bihotxek erantzun

Descripción

Gaur hasiko da Hernaniko 33. Txalaparta Festa, 19:30etan Biterin doan egingo den emanaldiarekin. Joseba Zuaznabar oroituko da, eta Bihotx talde hernaniarrak emanaldi berezia estreinatuko du.

ocio hernani cultura música fiesta de la txalaparta

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2019-05-24
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008559

Texto completo

Gaur hasiko da Hernaniko 33. Txalaparta Festa, 19:30etan Biterin doan egingo den emanaldiarekin. Joseba Zuaznabar oroituko da, eta Bihotx talde hernaniarrak emanaldi berezia estreinatuko du.
Aurrerapen bideoa: Bihotx - Norabide Guztiak.

Biharkoa izango du egun haundia Hernaniko 33. Txala­parta Festak, baina gaur eman­go zaio hasiera, 19:30etan ha­si­ta Biterin doan egingo den ema­naldiarekin.

Pasa den urtean hil zen Joseba Zuaznabar txalapar­ta­ri­aren omenezko bideoa ja­rri­ko da aurrena, eta segidan, Bi­hotx taldeak Norabide Guztiak emanaldia estreinatuko du. La­ra Mitxelenak, Gema Ine­sek eta Ixiar Jauregik osatzen dute txalapartari taldea, eta as­tear­te­ko elkarrizketarako Kroni­ka­ri aitortu zioten bezala, «agian beste talde batek bost lagunekin lortuko duena, h­i­ru­ron artean egiten» dute, txa­laparta, akordeoia, gitarra eta beste perkusio tresna ba­tzu­ekin nahastuta.