Sagardoaren lurraldea

?Udaberri giroan? jaialdia, gaur

Descripción

Festa 17:00etan hasiko da Sagardoetxeko sagastian loraldia ospatzeko.

astigarraga acción floración museo sagardoetxea udaberri giroan primavera

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2019-05-18
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008556

Texto completo

Udaberri giroan jaialdia, arratsaldeko 17:00etan hasiko da gaur, sagarrondoen loraldia ospatzeko. Festa berezia egingo dute aurten ere, Sagar­doetxeko sagastian, udaberrian. Adin guztientzako festa izango da.

Horrela, antzerkia, musika eta dantza uztartuko dituen emanaldi batekin hasiko dute festa: Black & White ikuskizuna eskainiko dute Astigarra­ga­ko antzerki eskolako, Asti­gar dantza taldeko eta Nor­berto Almandoz musika eskolako ikasleek.

Ondoren, bost musika talderen kontzertuak izango di­ra: Ttakun, 7 terdik, Kazka­ba­rra, Deblauki eta Eira.

Gainera, bitartean, bitxigintza tailerra ere egongo da, loreekin bitxiak egiten ikasteko, Idoia Lizeagaren eskutik. Parte hartzeko, izena eman behar da: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.eus. Eta familientzako, beste tailer bat ere izango da, Baratz elkar­tearen eskutik: sagastiko la­nak egiteko aukera izango dute.

Festa borobiltzeko, piknika egingo dute, bakoitzak etxe­tik eramandakoarekin.