Sagardoaren lurraldea

Maiatzaren 19ko 38. Sagardo Egunerako egitaraua eta kartela prest

Descripción

Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak maiatzaren 19rako prestaketa lan betean dira. Atzera kontaketa martxan den honetan, 38. Sagardo Egunerako egitaraua eta kartela plazaratu berri dute.

degustación sagardo egunak sidra usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2019-05-03
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008541

Texto completo

Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak maiatzaren 19rako prestaketa lan betean dira. Atzera kontaketa martxan den honetan, 38. Sagardo Egunerako egitaraua eta kartela plazaratu berri dute.

Maiatzean sartuta, urteko jai egun nagusira, Sagardo Egunera begira jarria da Usurbil. Eta antolakuntza, Sagardo Egunaren Lagunak taldekoak prestaketa lan betean. Atzera kontaketa hau gogorarazten digun mezua helarazi dute azken orduotan sare sozialen bidez. Sagardozaleen jaiak badu festa egunerako kartela. "Kaixo lagunok! Bagatoz aurtengoan ere, hartu zuen agendak eta borobildu MAIATZAREN 19a! Urtero legez, lanean gabiltza aurtengo Sagardo Eguna borobil eta zoragarri atera dadin! Hemen aurreratzen dizuegu aurtengo kartela eta egitaraua, Usurbilgo plazan elkartuko gara ezta??? ANIMATU!".

Girotzen hasteko, maiatzaren 19ko Sagardo Eguneko kartela eta egitaraua argitaratu dituzte. Urtero moduan, 11:30etako irekiera ekitaldiaren ostean, gure inguruetan ekoizten den sagardoa dastatzeko aukera izango da bazkal ordura arte, pintxo aukera zabalarekin batera. 3. Egurrezko Sagardoaren Lehiaketako sariak ere banatuko dira. Arratsalde parterako, "Elektro-Patxaranga" taldekoek girotuko dute festa.

38. SAGARDO EGUNA
Maiatzak 19, igandea
11:30 Sagardo Egunaren Irekiera.
Baserriko, "Euskal Sagardoa" Jatorri Izendapen duena eta Gipuzkoako elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain, pintxo aukera zabala.
12:00 Egurrezko Sagardoaren Lehiaketa.
14:30 Sagardo dastaketaren itxiera.
18:00 “Elektro‐Patxaranga” kaleetan zehar.

Antolatzailea: Sagardo Egunaren lagunak.