Sagardoaren lurraldea

VIII. Sagar Uzta Argazki Rally digitala.

Descripción

Sagarrari eskaintzen zaion XV. Sagar Uzta 2015 jaiaren barruan, VIII. Argazki Rally Digitala ospatuko da Astigarragan. XV. Sagar Uzta jaiaren lau egunetan zehar antolaturiko ekintza guztietako argazkiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Oinarriak: 1. Argazkizale guztiek parte hartu ahal izango dute. 2. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com / Irailaren 27an 10:30etatik-12:00etara Foru enparantzan.

ocio rally fotográfico astigarraga fiestas de la manzana sagar uzta

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2015-09-22
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008526

Texto completo

Sagarrari eskaintzen zaion XV. Sagar Uzta 2015 jaiaren barruan, VIII. Argazki Rally Digitala ospatuko da Astigarragan. XV. Sagar Uzta jaiaren lau egunetan zehar antolaturiko ekintza guztietako argazkiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara.

Oinarriak:
1. Argazkizale guztiek parte hartu ahal izango dute.
2. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com / Irailaren 27an 10:30etatik-12:00etara Foru enparantzan.
3. Izen ematea 5€-koa izango da. Ordaintzeko moduak: metalikoan Irailaren 27an 10:30etatik-12:00etara Foru enparantzan.
4. Gaiak: Sagar Uzta jaiaren barruan antolaturiko ekintza guztietako argazki adierazgarriak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara (ikusi egitaraua).
5. Parte-hartzaile bakoitzak 6 argazki aurkeztu beharko ditu JPG formatuan eta gutxienez 300 pixel-etako erresoluzioan. Argazki bilduma irailaren 28-tik urriaren 4-ra bitartean entregatu beharko da www. sagardoarenlurraldea.com orrialdean argazkiak deskargatuaz.
6. Sariak:
– Bildumarik onena: bertako produktuez osaturiko lotea.
– Bigarren sailkatua: bertako produktuez osaturiko lotea.
7. Epaimahaia bi argazkilari profesionalek eta Sagardoetxeako Zuzendaritzak osatuko dute.
8. Urriaren 16an arratsaldeko 19:00tan rallyko argazkien emanaldi komentatua egingo da, erakusketari hasiera emango zaio Sagardoetxean eta irabazleei sariak banatuko zaizkie.
9. Oinarri hauetan aurreikusten ez diren arazo guztiak Rally hau antolatzen duen erakundeak ebatziko ditu.

Oharrak:
1. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak antolatzaileen eskuetan geratuko dira.
2. Erakusketa Sagardoetxea Museoan izango da Urriaren 16-tik Azaroaren 1-era bitartean museoaren ordutegian.
3. Saritutako argazkiak eta parte hartzaile bakoitzaren argazki bat erakutsiko dira.
4. Rally honetan parte hartzeak, oinarriak onartzen direla esan nahi du.
5. Epaimahaiaren erabakia apela ezina izango da.
6. Rallyan izena emateak sagardo dastaketarako edalontzia eta pintxo bat barne-hartzen ditu.
7. Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du