Giro bikaina Astigarragako XV. Sagar Uzta egunean.
Descripción
Sagar Uztak hamabosgarren edizioa bete du aurten dolaretako lanen hasiera ospatzeko eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera ezberdinak izan dira Astigarragako talde eta herritarren laguntzarekin. Sagarra eta sagardoa protagonistak izan dira gaur Astigarragan. Urtero bezala, Foruen Plazan sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta 2015 uztako lehen muztioaren elaborazioa izan dira, dolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio ...
ocio astigarraga degustación fiestas de la manzana sagar uzta sidra manzana
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2015-09-28
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008522
Texto completo
Sagar Uztak hamabosgarren edizioa bete du aurten dolaretako lanen hasiera ospatzeko eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera ezberdinak izan dira Astigarragako talde eta herritarren laguntzarekin.
Sagarra eta sagardoa protagonistak izan dira gaur Astigarragan. Urtero bezala, Foruen Plazan sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta 2015 uztako lehen muztioaren elaborazioa izan dira, dolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsi delarik: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa.
Oso harrera ona izan dute antolaturiko beste jarduera guztiek: Familientzako Euskadiko Museo Enogastronomikoetako dastaketak, gazteen arteko sagargintza probak, sagardo dastaketak, etab.
Aurten ere Astiartarrek beren sukaldaritzako dohainak erakutsi dituzte sagarrekin egindako postre lehiaketan eta denera 2 sari banatu dira: Lehendabiziko sariaren irabazlea Francisca Borreguero izan da eta bigarren sariaren irabazlea Jon Zamakola izan da.
Bestalde, 20 parte-hartzailek Sagar Uzta jaiko unerik garrantzitsuenen argazkiak atera dituzte VIII. Argazki Rally Digitalean parte-hartuaz eta urriaren 16an argazki bilduma onenen 2 sari banatuko dira Sagardoetxea Museoan.
Honetaz gain, harrena bikaina izan dute aurreko egunetan ospatu diren jarduerek, besteak beste: osteguneko pintxo-poteak, ostiraleko sagardo sagarraren kata gidatuak eta larunbateko “Sagar motak ezagutuz” mendi-bueltak eta II. Sagardobide Erronkak, non lehia gogorraren ostean, Astigarragako Astarbe sagardotegia izan zen erronka irabazi zuena.
XV. Sagar Uztako argazkiak eskuratu