Sagardoaren lurraldea

Museo enogastronomikoen dastaketak eta tailerrak Sagar Uztan.

Descripción

Ardoa, txakolina, sagardoa, gazta eta txokolatea bezalako euskal produktu gastronomikoak ardatz dituzten Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen sarea osatu da eta Sagar Uzta egunean dastaketa eta tailer bereziak eskainiko dira familientzat Museo Enogastronomikoen gunean. Eusko Jaurlaritzaren "Euskadi Gastronomika" barruan, Igartubeiti Baserri Museoak, Sagardoetxea Museoak, D'Elikatuz Zentroak, Idiazabal gaztaren Interpretazio Zentroak, Villa Lucia Ardoaren Gune Tematikoak, ...

ocio vino astigarraga degustación gastronomía queso red de museos enogastronómicos fiestas de la manzana sagar uzta sidra txakoli chocolate

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2015-09-22
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008494

Texto completo

Ardoa, txakolina, sagardoa, gazta eta txokolatea bezalako euskal produktu gastronomikoak ardatz dituzten Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen sarea osatu da eta Sagar Uzta egunean dastaketa eta tailer bereziak eskainiko dira familientzat Museo Enogastronomikoen gunean.

Eusko Jaurlaritzaren “Euskadi Gastronomika” barruan, Igartubeiti Baserri Museoak, Sagardoetxea Museoak, D’Elikatuz Zentroak, Idiazabal gaztaren Interpretazio Zentroak, Villa Lucia Ardoaren Gune Tematikoak, Gorrotxategi Konfiteri Museoak eta Txakolinguneak museo enogastronomikoen sarea osatu dute.

Sare honen helburuetako bat ekitaldi gastronomikoetan elkarrekin parte-hartzea. Hala, irailaren 27an Astigarragan ospatuko den XV. Sagar Uzta egunean museo gastronomikoen gune bat jarriko da Foru Plazan. Bertan Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sareko folletoak eskuratzeko aukera izango da, bideo ezberdinak proiektatuko dira eta familientzako dastaketak eta tailerrak izango dira:

– 11:00etan: Idiazabal Gaztaren dastaketa (Gaztaren Interpretazio Zentroa).
– 11:30etan: Txokolate tailerra (Gorrotxategi Museoa).
– 12:00etan: Sagar kata (Sagardoetxea Musea).
– 12:30etan: Idiazabal Gaztaren dastaketa (Gaztaren Interpretazio Zentroa).
– 13:00etan: Txokolate tailerra (Gorrotxategi Museoa).

Izen-emateak: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.com