Sagardoaren lurraldea

Euskaldunek Utrecht Tour-aren hiriburua bereganatu zuten. - Sagardoaren Lurraldea

Descripción

Utrecht-etik (Holanda) iritsi zaigun prentsa oharrean deskribatzen den moduan, Usurbilgo Aialde Berri sagardotegiak sagardoa eta euskal gastronomia protagonistak izan zituen ekitaldi berezia ospatu zuen. Txuletak, tortila, bakailaoa eta sagardoa. Horixe izan zen pasa den astean Aialde Berri sagardotegiko Josean Lazcano eta bere emazteak 200 gonbidaturi eman zieten menua Utrecht-eko soto batean.

sidrería aialde berri ocio tour de francia gastronomía sidra utrecht

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2015-07-03
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008490

Texto completo

Utrecht-etik (Holanda) iritsi zaigun prentsa oharrean deskribatzen den moduan, Usurbilgo Aialde Berri sagardotegiak sagardoa eta euskal gastronomia protagonistak izan zituen ekitaldi berezia ospatu zuen.

Txuletak, tortila, bakailaoa eta sagardoa. Horixe izan zen pasa den astean Aialde Berri sagardotegiko Josean Lazcano eta bere emazteak 200 gonbidaturi eman zieten menua Utrecht-eko soto batean. Sagardotegi-jatetxearen ‘atarian’, sagardotegiko ohiko menua eskaini zitzaienHolandako bezeroei.

“Oso nekagarria baina zoragarria izan zen horrenbeste jenderi euskal sukaldaritza erakustea”, zioen Josean-ek. “Jendearen azalpenak entzunda, asko gustatu zaie eta hori astebete barru Frantziako Tour-a hasiko den hirian. Argi dago, berriz ere itzuliko gara”.

Bigarren aldiz, Josean-ek bere sukaldaritza dohainak erakutsi ditu Utrecht-en. Roland Venekamp gonbidatuak honakoa zioen: “Oso bazkari goxoa izan da, txuletak oso onak zeuden eta sagardoa eta patxarana apartekoak”.

Jan Kouwenberg-ek euskal sukaldaritzarekin izandako esperientzia arrakastatsua izan zen: “Josean eta bere emaztearen ongietorria bikaina izan zen eta janaria oso ona. Euskal Herrira joaten naizenean, beraien sagardotegira joango naiz ziur”.

Ekitaldian parte hartu zuten Utrecht-eko Heleen Roossien eta Ronald van der Krogt ere oso pozik geratu ziren. “Utrecht eskualderik aberatsenetarikoa da, baina iaz bertan genuen Michelin izar bakarra galdu genuen. Horregatik, zerbait egin behar genuela uste genuen eta oso pozik gaude gure lagun euskaldunak guretzat sukaldatzera etorri izanagatik”. Heleen eta Ronald-ek eredu hau jarraituko duten sukaldari gehiago egotea espero dute. Eta Frantaziako Tour-aren hasiera Utrecht eta Euskal Herriaren arteko harreman onen hasiera izatea espero dute.