Urriak 5, Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen sarearen aurkezpena.
Descripción
Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako "Euskadi Gastronomika" turismo enogastronomikoaren barruan, ardoa, txakolina, sagardoa, gazta edo txokolatea bezalako euskal produktu gastronomikoak ardatz dituzten museoez osatutako Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen sarearen aurkezpena gauzatuko da Donostian urriaren 5ean. Gure gastronomiaren kultur ondarea ezagutzeko leku aproposak izanik, museo gastronomikoek leku berezia dute Euskadi Gastronomika Produktu Klubean eta Igartubeiti Baserri ...
d'elikatuz euskadi gastronomika museos de enogastronomía de euskadi gorrotxategi caserio museo igartubeiti museo sagardoetxea red txakolingunea
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2015-09-09
- Clasificación: 6.5. Museos
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008478
Texto completo
Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako “Euskadi Gastronomika” turismo enogastronomikoaren barruan, ardoa, txakolina, sagardoa, gazta edo txokolatea bezalako euskal produktu gastronomikoak ardatz dituzten museoez osatutako Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen sarearen aurkezpena gauzatuko da Donostian urriaren 5ean.
Gure gastronomiaren kultur ondarea ezagutzeko leku aproposak izanik, museo gastronomikoek leku berezia dute Euskadi Gastronomika Produktu Klubean eta Igartubeiti Baserri Museoa, Sagardoetxea Sagardoaren Museoa, D’Elikatuz Zentroa, Idiazabal gaztaren Interpretazio Zentroa, Villa Lucia Ardoaren Gune Tematikoa, Gorrotxategi Konfiteri Museoa eta Txakolingunea museoek museo enogastronomikoen sarea osatu dute.
Museo gastronomikoen sare honek bisitariari Euskadi ezagutzeko proposamen berriak eskainiko dizkio museoetako bisitak ardo eta txakoli upategiak, gaztandegiak, sagardotegiak, ekitaldiak, merkatuak, dastaketak, etab. uztartuz.