Azken urteko sagar uzta dastatu nahi duenak Errenterian du zita
Descripción
XXXI. Sagardo Egunaren aurkezpenean Egiluzeko Sebastian Retegi Mitxelena gogoan 33 sagardogile, 17 elkarte eta eragile, eta 14 babesle. Errenteria-Oreretako XXXI. Sagardo Egunaren zenbakietako batzuk dira. Ez dira denak, baina bai festaren tamainaren adierazle esanguratsuak. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten XXXI. Sagardo Eguna, ohi bezala Arramendiko kaskoan, antolatzaileen ordezkaritza zabal bat bertan zela.
degustación renteria sagardo egunak sidra
Ficha
- Fuente: Oarsoaldeko Hitza
- Fecha: 2019-04-24
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008459
Texto completo
33 sagardogile, 17 elkarte eta eragile, eta 14 babesle. Errenteria-Oreretako XXXI. Sagardo Egunaren zenbakietako batzuk dira. Ez dira denak, baina bai festaren tamainaren adierazle esanguratsuak.
Atzo arratsaldean aurkeztu zuten XXXI. Sagardo Eguna, ohi bezala Arramendiko kaskoan, antolatzaileen ordezkaritza zabal bat bertan zela. Larunbatean ospatuko da festa, ohiturak agindu bezala, apirileko azken larunbatarekin bat eginez. Eta hiru hamarkada alferrik ez direlako iragan, aurkezpenean ere ohiturak lege. Agerraldian larunbaterako ondutako egun osoko egitarauaz gain, omenaldiak, bertsoak, dantzarien agurra eta sagardoen landatzeak. Denetarik izan zen.
Lehen omenaldia aurten zendutako Egiluze sagardotegiko nagusi Sebastian Retegi Mitxelenarentzat. Han zen bere alarguna, senideak lagunduta. Hunkituak jaso zuten antolakuntzaren aitortza. Bigarren omenaldia, berriz, aurten kolektiboa izan da, urteetan Sagardo Egunaren antolakuntzan aritu den kuadrillarentzat, “Katxondo, Eli, Jon, Makatxa, Mila, Manolo, Maika…” eta eskuz esku urtetan lanean nekaezin aritu diren guztientzat, egungo antolatzaileen izenean Idoia Arbelaitzen esan zuenez, haiek gabe “apirilaren azken larunbata ez litzatekeelako izango guztiok egutegian gordetzen dugun data”. Esker oneko hitzak eta sagarrondo bana dauden atzotik hain alde Arramendiko kaskoan.
Larunbatean omendutako guztien alde txotx egitera gonbidatuta, festara batzeko deialdia luzatu zuten antolatzaileek, azken oharra helarazita: aurten lepoko zapiak etxetik jaisteko, soilik edalontziak salduko dituztelako.
Egitaraua:
12:00: Xenpelar plazan lehen txotxa eta irrintzia. Ondoren, Gorena markaren sagardoak dastatzeko aukera, plaza berean, askotariko kale animazioak girotuta.
18:00: Txotx ofiziala zumardian. Sagardo dastaketa eta txahala errea Eusko Labelen eskutik. Horiez gain, Ataungo talogileak eta kale animazioa.
Egun osoan zehar bertako produktuen azoka.