Sagardoaren lurraldea

Sagarrondoak morez jantziko dira gaur Sagardoetxean

Descripción

Emakume Langilearen Eguna ospatzeko, 12:00etan, hiru ekintza antolatu dira; sagarrondoak morez jantzi, erakusketara bisita eta dastaketa.

astigarraga degustación exposiciones historia patrimonio sagardoetxea sagarrondo moreak manzanal

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2019-03-07
  • Clasificación: 5.5. Exposiciones
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008428

Texto completo

Emakume Langilearen Eguna ospatzeko, 12:00etan, hiru ekintza antolatu dira; sagarrondoak morez jantzi, erakusketara bisita eta dastaketa.
Emakume Langilearen Nazio­arteko Eguna ospatzeko hel­bu­­ruz, ekintza ezberdinak an­tolatu dira gaur Sagar­do­etxe­an, 12:00etan hasita: Sagar­do­etxeko sagarrondoak morez jan­tziko dira Harituz Talde­a­rekin elkarlanean eta Ema­ku­me ekintzaileak sagardogin­tzan erakusketaren bisita gidatua izango da Lourdes Odri­ozola historialariarekin batera.

Harituz Taldearekin batera

Sagar Uzta egunean Astiga­rragako Harituz Taldeak iragarri zuen moduan, beraiek es­kuz ehundutako estalki mo­reekin Sagardoetxeko sagastiko sagarrondoak morez jan­tziko ditu Nazioarteko Ema­kume Langilearen Egunaren erreibindikazioarekin bat eginez.

Ondoren, Emakume ekin­tzaileak sagardogintzan erakusketaren bisita gidatua izango da Lourdes Odriozola historialariarekin batera. Era­kusketa honetan, XVI-XVIII. mendeetako Gipuzkoako lau emakumeren historiak ezagutzen dira: Maria Laba­yen, Maria de Echevarria, Ana de Beroiz y Fagola eta Maria Josefa de Orobio. Ausartak, ekintzaileak, azkarrak eta horietako batzuk negozioen mundua ondo ezagutzen zu­ten emakumeak izan ziren, eta bakoitzaren bizimodua nahiz gainditu beharreko arazoak ezberdinak izan arren, emakume hauek lotzen ditu­en gauza bakarra sagardoa da.

Ekitaldiari amaiera emateko, sagardo dastaketa gidatua eskainiko da.