Sagardogintzako emakume "ekintzaileen" berri emateko erakusketa
Descripción
XVI. eta XVIII. mendeetako lau emakume gipuzkoarren historiak jasotzen ditu erakusketak: Maria Labayen, Maria de Echevarria, Ana de Beroiz y Fagola eta Maria Josefa de Orobiorenak, hain zuzen. Lourdes Odriozola historialariak gidatuko du bisita
astigarraga emakume ekintzaileak sagardogintzan exposiciones historia cultura patrimonio sidra sagardoetxea
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-03-05
- Clasificación: 5.5. Exposiciones
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008420
Texto completo
Astigarragako Sagardoetxea sagardogintzaren inguruko museoak, zenbait ekintza antolatuko ditu ostegunean, martxoaren 7an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira burutzeko. 'Emakume ekintzaileak sagardogintzan' erakusketaren bisita gidatua egingo dute Lourdes Odriozola historialariarekin, Harituz taldearekin elkarlanean, museoko sagarrondoak morez janzteaz gain.
Ekitaldiari amaiera emateko, sagardo dastaketa gidatua eskainiko dute. Euskal sagardoaren museotik jakinarazi dutenez, 12:00etan ekingo diete aurtengo Nazioarteko Emakumearen Eguneko jarduerei, sagarrondo moreak piztuta. Sagar Uzta egunean Astigarragako Harituz taldeak iragarri zuen moduan, beraiek eskuz ehundutako estalki moreak baliatuko dituzte zuhaitzak koloreztatzeko.
Jarraian egingo dute sagardogintzako andreen inguruko bisita gidatua, Lourdes Odriozolarekin batera. Erakusketan, XVI. eta XVIII. mendeetako Gipuzkoako lau emakumeren historiak daude jasota: Maria Labayen, Maria de Echevarria, Ana de Beroiz y Fagola eta Maria Josefa de Orobiorenak, hain zuzen.
«Ausartak, ekintzaileak, azkarrak eta horietako batzuk negozioen mundua ondo ezagutzen zuten emakumeak izan ziren, eta bakoitzaren bizimodua nahiz gainditu beharreko arazoak ezberdinak izan arren, emakume hauek lotzen dituen gauza bakarra sagardoa da», azaldu dute.
Bestalde, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea ospatzeko asmoz, jarduera, bisita eta ekintza ezberdinak antolatu ditu Euskal Kostaldeko Museoen Sareak, eta Sagardoetxean «Emakume ekintzaileak sagardogintzan» erakusketaren bisita gidatuak izango dira martxoaren 3, 10, 17, 24 eta 31an, 11:00etan denak. Bisita gidatuotan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da, 943 550 575 zenbakian edo info@sagardoarenlurraldea.eus helbidera idatzita