Sagardoaren lurraldea

Maria Labaien sagardogilearen bizitzari errepasoa, bederatzi paneletan

Descripción

Maria Labaien sagardogilearen bizitzari errepasoa, bederatzi paneletan

ocio astigarraga acción emakume ekintzaileak sagardogintzan exposiciones historia cultura maría de labayen museo sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-11-10
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008397

Texto completo

Emakumeek sagardogintzari egindako ekarpenaren ingu­ru­an, erakusketa jarri dute Sagar­doetxea museoan. Asteartean inauguratu zuten, eta aza­ro­a­ren 25era arte egongo da ikus­gai, 11:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:30etara; igan­de­e­tan, goizez bakarrik. Itxita egon­go da astelehenetan.
Aldundiak antolatu dituen Ondarearen Europako Jardu­nal­dien baitan kokatzen da erakusketa, eta bertan, Maria Labaien sagardogile lezotarra da protagonista. Bederatzi pa­nel eta ikusentzunezko baten bitartez, bere bizitzari errepa­soa egiten dio erakusketak.
XVI. mendean bizi izan zen Labaien, eta alargun geratu zenean, bere bi alabak aurrera ateratzeko, etxeko sagarra­re­kin sagardoa egin eta merkatu­ra­tu zuen. Baina hori bakarrik ez, balea-koipearen negozioan ere murgildu zen, horretan zebilen itsasontzi bateko baz­kide izan zelarik: Saint Nicolás ontzia Terranovara zijoan 1565 urtean, baleak arrantzatzera; eta ontzi horren zortzirena jarri zuen Labaienek, baina ez dirutan, berak egindako 24 sa­gardo barrika emanda baizik.
Erakusketan azaltzen da, baita ere, Donostiako Kon­tze­juari auzia jarri ziola Laba­ie­nek, 24 sagardo barrika kon­fiskatu zizkiolako; eta aldeko epaia lor­tu zuela.
Helduei zein haurrei zuzen­duta dago erakusketa, eta eus­keraz eta gaztelaniaz dago. Sa­gardoaren Lurraldeak, Sagar­do­etxeak eta Zelaia sagar­do­te­giak antolatu dute.