Festa eta aldarrikapenak, martxoan
Descripción
Festa eta aldarrikapenak, martxoan
astigarraga emakume ekintzaileak sagardogintzan exposiciones asociación harituz cultura monolokos sagardoetxea sagarrondo moreak taller
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2019-03-02
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008396
Texto completo
Errumaniako ohitura batekin eman zaio hasiera martxoko agendari; atzo, Martisor Eguna izanik, udaberria iristear dagoela ospatzeko lokarri txuri-gorriak oparitu zituzten. Udaberria iritsi dela nabarmena izan arte gainean eramaten da lokarria, eta ondoren, loretutako zuhaitz batean lotzen da.
Zuhaitzek protagonismo gehiago ere izango dute hil honetako agendan, hilaren 10ean egingo baita Zuhaitz Eguna. 2018an haurra jaiotako etxeetan gonbidapena jaso ez duenak Udalean eskatu dezake.
Gainontzean, ohiko ekitaldiez gain, gaur eta biharko Inauteriek eta Martxoaren 8a edota Asteklima bezalako aldarrikapen eta festa egunek markatuko dute agenda.
Tailer eta ekitaldi bereziak, Martxoaren 8aren harira
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi egingo dira. Gaztelekuan, esaterako, neska-mutilentzako tailer bereziak prestatu dira hilaren 23 eta 30ean.
Bestalde, Harituz elkarteko kideek ehundutako estalki moreekin jantziko dira Sagardoe-txeako sagarrondoak, hilaren 7an, eta segindan, Emakume ekintzailea sagardogintzan erakusketan barrena bisita gidatua egin ahal izango da. Erakusketa hau igandero ikusi ahal izango da, bihar hasita.
Horrez gain, Monolokos saioa ere izango da hilaren 9an, bi emakumeren bakarrizketak ardatz izango dituena, eta familia osoari zuzenduta, berriz, Peter Punk antzerkia.
Klima aldaketari aurre egiteko, Asteklima
Beste ekitaldi bereziek Asteklima jardunaldiak izango dituzte ardatz. Euskadiko Klima Aldaketaren Astearekin bat eginda, erakusketa jarriko da kultur etxean hilaren 12tik 14ra bitartean, eta horrez gain, mahai-ingurua antolatu da hilaren 13an, 18:30etan. Arlo ezberdinetako adituek hartuko dute parte bertan, arazoari aurre nola egin aztertzeko.