Dantzan jarri zituzten sagarrak, txotx irekieran
Descripción
Dantzan jarri zituzten sagarrak, txotx irekieran
astigarraga olatz arrieta protagonista sagar dantza sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2019-01-19
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008331
Texto completo
Sagardo berriak bezala, protagonismo berezia izan zuten txotx irekieran, dantzak eta sagarrak ere. Izan ere, Dantza pelikularen irudiekin hasi zuten ekitaldia Sagardoetxean, filmeko zuzendari eta egileak bertan zirela: Telmo Esnal, Koldobike Jauregi eta Juan Antonio Urbeltz. Sagarra zanpatzen ageri ziren filmeko protagonistak; tartean, Joseba Astarbe astigartarra, sagardogile eta dantzaria. Berari aipamen berezia egin zion Zorione Etxezarraga alkateak, aurkezpenaren hasieran.
Baita Olatz Arrieta omenduari ere, «herritar kuttuna». Eta gonbitea luzatu zuen, «sagardoaren kulturaz gozatzeko aukera paregabea aprobetxatzeko; baina ondo pasatze hori izan dadila errespetuz eta gizatasunez».
«Oso urduri» zegoela onartu zuen Arrietak, «ohore bat» izan zela azaldu aurretik. Lasaiago azaldu zen, sagarrondo berri landatzen, sagastian.
Handik Gartziategira mugitu ziren; eta aurreneko kupela ireki aurretik, sagarrak eta dantza protagonista, berriro: Sagar Dantza dantzatu zuten atarian, Astigar taldeko dantzariek.