"Gure sagardo berria", goxoa eta bizia
Descripción
Olatz Arrieta Barandiaran kazetari astigartarrak izan zuen atzo, txotx denboraldiko aurreneko sagardoa probatzeko "ohorea", berak onartu bezala. Astigartarrek Murgia Jauregian egin zuten txotx."Gure sagardo berria", goxoa eta bizia
astigarraga sidrería gartziategi olatz arrieta protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2019-01-17
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P31-1 »
- Código: NA-008317
Texto completo
Olatz Arrieta Barandiaran kazetari astigartarrak izan zuen atzo, txotx denboraldiko aurreneko sagardoa probatzeko «ohorea», berak onartu bezala. Astigartarrek Murgia Jauregian egin zuten txotx.
«Emozio» haundiko eguna izan zen atzokoa, Olatz Arrieta Barandiaran kazetari astigartarrarentzat. Bruselako berriemaile postua egun pare batez utzi, eta sagardo berriaren enbaxadore paperean sartu zen.
Astigarragako Gartziategi sagardotegian dastatu zuen «gure sagardo berria», Sagardoetxean sagarrondoa landatu ondoren. «Urduri» zegoela onartu arren, «emozio askoko» eguna izan zela azpimarratu zuen, eta «bertan egotea ohorea» izan zela. Baita sagardoa «oso goxoa» dagoela baieztatu ere.
Askok jarraitu zuten sagardotegian, festa giroan, eta beste askok Murgia Jauregian egin zen Txotx Berri Herrikoian dastatu zuten urteko aurreneko sagardoa.