Sagardoaren lurraldea

Ez zuten aukera galdu, sagardo berria dastatzeko

Descripción

Ez zuten aukera galdu, sagardo berria dastatzeko

ocio astigarraga degustación gastronomía hernani apertura popular palacio murguía olatz arrieta protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2019-01-19
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-008274

Texto completo

Txotx egiteko aukera izan zuten atzo herritarrek, Hernanin; eta irekiera herrikoia ere egin zuten astigartarrek, asteazkenean.
Olatz Arrieta astigartarrak eta Her­na­niko Pelota Munduko ordezkariek hartu zuten protagonismoa, bi herrietako txotx irekieretan. Baina herritarrek ere ez zuten galdu nahi izan, txotx den­bo­raldi berriaren aurreneko festa.

Hernanin, asko eta asko izan ziren, sagardo berria dastatzeko aukera galdu ez zutenak; eta omenduen ondoren, kupelara gerturatu ziren, ilara luzean.
Astigarragan, berriz, ekitaldi ofizia­laren ordu berean, txotx irekiera herri­koiari eman zioten hasiera, Murgia Jau­regian. Sagardoa edan eta pintxoak jateko aukera izan zuten bertaratuek, eta baita irekiera ofiziala zuzenean jarraitzekoa ere. Arratsaldean segi zuen festak bertan, Txan Magoaren ikus­kizu­narekin eta txokolatadarekin; eta tri­kitilareien erritmora, tabernetan bo­robildu zuten festa, Pintxotx eginez.