Sagardoaren lurraldea

Sagardo "konpletoa" aurten, kupeletan

Descripción

Sagardo "konpletoa" aurten, kupeletan

productor de manzana sidra sidrero cosecha

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2019-01-19
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-008271

Texto completo

Behin eta berriz errepikatu du­te sagar-ekoizle eta sagardo­gile­ek aldikotasuna izaten due­la sagarraren ekoizpenak, eta ho­rrek, eragina izan du, du­darik gabe, iazko uztan. «Iazko uzta historikoaren ostean, aur­tengoa ekoizpen gutxiagoko uzta izan da», azaldu zuten Sagardoe­txea­ko ekitaldian, txotx denboraldiaren hasie­rako aurkezpenean.

Dena den, nabarmendu zuten «sa­garraren kalitatea oso altua» izan dela, baita haren heldutasuna ere: «oso au­rreratua etorri da».

1.500.000 litro ekoiztu dituzte bertako sagarrarekin.
11,78 milioi litro sagardo
2018ko uztarekin, Euskal Herri osoan, 11,78 milioi litro sagardo ekoiztu dira. Horietatik, 1.500.000 litro sagardo bertako sagarrarekin egindakoa eta Euskal Sagardoa Jatorri Izen­da­penekoa.

Txinparta biziko sagardoa
Begien bistara, «txinparta bi­ziko sa­gardoa» dela azaldu zu­ten, baita «lasto» kolorekoa ere. Ho­rrez gain, usaimenean, «sakontasun aromatiko haun­dia dauka, fruta-usaine­kin». Eta ahoan, al­diz, «gor­puz­­du­nak» dira. Hortaz, sa­gardo «kon­pletoa» dugu aurtengoa.