Sagardoaren lurraldea

Txotx irekierak

Descripción

Urte berriarekin batera, txotx denboraldi berria hasiko da Euskal Herriko herrialdeetan. Hasiko den lehendabiziko bat Gipuzkoako izango da, eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an Sagardo Berriaren Eguna ospatuko da eta txotx boladari hasiera emango diote Astigarragako sagardoetxean. Olatz Arrieta kazetaria izango da denboraldi berria zabalduko duena.

araba astigarraga bizkaia hernani olatz arrieta protagonista sagardo berriaren eguna sidra tolosaldea apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: naiz: AGENDA
  • Fecha: 2019-01-16
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: NA-008242

Texto completo

Urte berriarekin batera, txotx denboraldi berria hasiko da Euskal Herriko herrialdeetan. Hasiko den lehendabiziko bat Gipuzkoako izango da, eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an Sagardo Berriaren Eguna ospatuko da eta txotx boladari hasiera emango diote Astigarragako sagardoetxean. Olatz Arrieta kazetaria izango da denboraldi berria zabalduko duena. Hernanin, berriz, urtarrilaren 18an emango diote hasiera denboraldiari eta Tolosaldean, otsailaren 8an.

Bizkaiaren kasuan, Bizkaiko Sagardogileen elkarteak merkaturatuko den sagardoa aurkeztuko du Uxarte sagardotegian urtarrilaren 23an. Onintza Enbeitia bertsolaria izango da gonbidatu nagusia ekitaldian.

Nafarroan, urtarrilaren erdialdean hasiko dira dastatzen sagardo berria, Linddurenborda sagardotegian irekiera eginez. Eta Arabako txotx boladaren irekiera urtarrilaren 17an izago da Trebiñu Sagardotegian, ASSE (Arabako Sagar eta Sagardogile Elkartea) elkarteak antolatuta.