Gartziategi sagardotegian egingo da 2019ko sagardo denboraldiaren irekiera - Baleike.eus
Descripción
Zumaiar familia batek kudeatzen duen Astigarragako sagardotegi honetan zabalduko du txotx denboraldia EITBko kazetaria den Olatz Arrietak.
astigarraga sidrería gartziategi olatz arrieta protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Baleike.eus
- Fecha: 2019-01-04
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Museoa »
- Código: NA-008233
Texto completo
Urtarrilaren 16an Sagardo Berriaren XXVI. Eguna izango da, eta Astigarragako Gartziategi sagardotegian emango dio sagardo denboraldiari hasiera Olatz Arrieta EITBko kazetariak.
Sagardoaren Lurraldeak jakitera eman duenez, Astigarragako alkate eta Sagardun Partzuergoko presidente den Zorione Etxezarragak zuzenduko du aurkezpen ekitaldia. Hantxe egongo dira, baita, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat ordezkari.