Olatz Arrieta kazetaria, txotx egiten aurrena
Descripción
Olatz Arrieta kazetaria, txotx egiten aurrena
astigarraga sidrería gartziategi olatz arrieta protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2019-01-04
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Museoa »
- Código: NA-008232
Texto completo
probatzen aurrenekoa. Gartziategin egingo da gero, bazkaria.
ASTIGARRAGA
2019/01/04 00:00 Ostirala
Sagardo Berriaren Eguna urtarrilaren 16an egingo da Astigarragan, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, eta Olatz Arrieta berriemailea, astigartarra bera, izango da aurtengo sagardo berria dastatatzen aurrenekoa.
Urtero bezala, 26garren edizio honetan ere, Sagardoetxean egingo da aurkezpen ekitaldia, eguerdiko 12:00etan, eta Arrietak sagarrondoa landatuko du. Gero, txotx irekiera bera egingo da, 13:30etan; aurten, Gartziategi sagardotegian.
Bazkari txartelak, zozketan
Txotxa irekita, urteko aurreneko menua dastatu ahal izango da, eta aurten, herritarrek ere hartu ahal izango dute parte bertan, Sagardoetxean zozketatzen diren 5 sarrera bikoitzetakoren bat irabaziz gero. Zozketan parte hartzeko izena eman daiteke igandera arte Sagardoetxean: 943 550 575 edo info@sagardoarenlurraldea.eus.