Olatz Arrieta kazetariak zabalduko du txotx garaia Astigarragan
Descripción
Bi aste barru, urtarrilaren 16an aurkeztuko dute aurtengo sagardo uzta. 12:00etan izango da ekitaldia, Astigarragako Sagardoetxean, eta hantxe izango dira Zorione Etxezarraga alkatea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Jaurlaritzako zenbait ordezkari. Txotx garaiari, berriz, beranduago emango diote hasiera Gartziategi sagardotegian. Aurten, Olatz Arrieta kazetaria izango da sagardoa probatzen lehena.
astigarraga sidrería gartziategi olatz arrieta protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: Arantxa Elizegi Egilegor
- Fuente: Berria
- Fecha: 2019-01-02
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Museoa »
- Código: NA-008224
Texto completo
Bi aste barru, urtarrilaren 16an aurkeztuko dute aurtengo sagardo uzta. 12:00etan izango da ekitaldia,
Astigarragako Sagardoetxean, eta hantxe izango dira Zorione Etxezarraga alkatea eta Gipuzkoako Foru
Aldundiko eta Jaurlaritzako zenbait ordezkari.
Txotx garaiari, berriz, beranduago emango diote hasiera Gartziategi sagardotegian. Aurten, Olatz Arrieta
kazetaria izango da sagardoa probatzen lehena. EITBk Bruselan duen berriemaile berezia da Arrieta.
Iazko maiatzean, Kazetaritzako X. EuroBasque saria eman zioten Trump, amesgaizto amerikarra liburu
kolektiboko Europa, lehen egunen ezinegona artikuluagatik. Liburua Aleka bildumako lanetako bat da, eta
Elkarrek, Jakinek eta BERRIAk argitaratu dute, elkarlanean. Arrietak ez ezik, Joseba Zulaikak, Larraitz
Ariznabarreta eta Juan Garzia Garmendiak, Jaqueline Urlak, William A. Douglassek, Unai Pascualek eta Joseba
Gabilondok ere artikulu bana idatzi zuten, Donald Trump AEBetako presidentetzara iritsi izanaren zergatiak
argitzea helburu duen lan horretarako.