Sagardoaren lurraldea

Sagardoaren eta sagardotegien egun haundian parte hartu nahi?

Descripción

Sagardoaren eta sagardotegien egun haundian parte hartu nahi?

astigarraga sidrería gartziategi sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx sorteo

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-12-19
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: NA-008215

Texto completo

Azkeneko txanpa dute sagar­dotegiek beren txokoak txotx denboraldi berrirako pres­ta­tzeko, eta horren bitartean, sa­gardoa ere izan da prota­go­nista azken egunotan. Euskal Sagardoa aurkeztu eta sus­tatzeko kanpainari bukaera eman zioten aurreko ostira­lean Joseba Barandiaran pla­zan, eta aurretik, Sagardo Apu­­rua egin zuten Donostiako Bulebarren.

Gartziategin, irekiera ekitaldia
Donostiako ekitaldian iragarri zuten urtarrilaren 16an egingo dutela 2019ko txotx denboral­diaren irekiera, hau da, XXVI. Sagardo Berriaren Eguna, Sa­gardoaren Lurraldeak antola­tuta. Gartziategi sagardotegi­an izango da ekitaldi nagu­sia, Sagardoetxetik pasata.

Bost sarrera bikoitz, zozketan
Bertan presente egoteko au­ke­ra luzatuko diete, aurrenekoz, he­rritarrei; bost sarrera bi­koitz zozketatuko baititu Sa­gar­doa­ren Lurraldeak astigar­tarren ar­­­­tean. Parte hartzeko, hiru bal­­­dintza ezarri dituzte: Asti­ga­­rragakoa izatea, 18 ur­tetik go­rakoa izatea eta sagar­do­gilea ez iza­tea.
Parte hartu nahi dutenek, ur­tarrilaren 6ra arte izango dute apuntatzeko aukera: Sa­gar­­doetxean, 943 550 075 te­le­fonoan edo info@sagar­doa­ren­­­lurraldea.com helbidean.
Izena ematerakoan, ezin­bes­tekoa izango da ekitaldira bertaratuko diren bi lagunen izen-abizenak ematea, aurre­tik.