Isastegiko sagardoa, munduko 100 sagardoren artean aukeratu dute - Tolosaldeko ataria
Descripción
Susanna Forbes kazetari eta idazle britaniarrak mundu osoko sagardo eta sagardotegien gida osatu du 'The Cider Insider' liburuan. Euskal Herriko zazpi sagardo aukeratu ditu, eta horien artean da Tolosako Lasa familiaren Isastegi.
sidrería isastegi libro sidra susanna forbes the cider insider
Ficha
- Fuente: Tolosaldeko Ataria
- Fecha: 2018-10-09
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Museoa »
- Código: NA-008201
Texto completo
Susanna Forbesek argitaratu berri duen 'The Cider Insider. The essential guide to 100 craft ciders to drink
now' liburuak mundu osoko 100 sagardo artisau eta sagardotegirik aipagarrienak biltzen ditu.
Ardoan, garagardoan eta sagardoan espezializatutako kazetari eta idazlea da Forbes, eta osatu duen gida sei
urteko ikerketaren emaitza da. Idazle eta kazetari britainiarrak sagardoa ekoizten duten mundu osoko
lurralde nagusiak zeharkatu ditu urte horietan: Ingalaterra, Bretainia, Normandia, Alemania, Australia,
Zelanda Berria, Kanada... eta 2018ko martxoan Euskal Herria.
Bada, bisita hartan ezagututako zazpi euskal sagardo hautatu ditu bere libururako, eta horien artean da
Tolosako Isastegi Sagardotegiko Euskal Sagardoa, txapelgorri bezala ezagutzen dena.
«Joan den urteko uztako sagardoa da. Izugarria izan zen lehengo urteko uzta, eta sagardo asko eta ona
egiteko aukera izan genuen. Hala ere ez zen azken produktuan bakarrik zentratu. Sagardotegiaren historia,
bilakaera, kokalekua eta inguruak ere interesatzen zitzaizkion. Gure lan egiteko modua ere azaldu nizkion
sagardotegira egindako bisitan. Zerbait zabalagoa nahi zuen», dio Joseba Lasa, Isastegiko arduradunak.
Joan den astean aurkeztu zuten liburua, Sagardoaren Kultura eta Turismoaren I. Topaketaren
testuinguruan, Astigarragako Iretza sagardotegian. Nazioarteko ordezkariekin esperientziak elkarbanatzeko
eta beste txoko batzuetako sagardo zapore ezberdinak dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.