Sagardoaren lurraldea

Zazpi euskal sagardotegi, Nazioarteko onenen artean

Descripción

Sagardoa toki askotan da bertako produktu. Besteak beste, Ingalaterran, Galesen, Alemanian, Asturiasen, Galizian, Bretainian, Austrian, Irlandan, Norvegian eta, noski, Euskal Herrian. Herrialde horietako ordezkariek hartu dute parte, hain justu, Astigarragako Iretza sagardotegian egindako I. Sagardoaren Kultura eta Turismoaren Topaketan. Bertan, 'The Cider Insider.

presentación sidrería bereziartua sidrería bordatto sidrería gartziategi sidrería gaztañaga sidrería iretza sidrería isastegi libro sidra susanna forbes the cider insider sidrería zapiain sidrería zelaia

Ficha

  • Autor: Amalia Ibargutxi
  • Fuente: El Correo
  • Fecha: 2018-10-06
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: NA-008200

Texto completo

Sagardoa toki askotan da bertako produktu. Besteak beste,
Ingalaterran, Galesen, Alemanian, Asturiasen, Galizian, Bretainian,
Austrian, Irlandan, Norvegian eta, noski, Euskal Herrian. Herrialde
horietako ordezkariek hartu dute parte, hain justu, Astigarragako
Iretza sagardotegian egindako I. Sagardoaren Kultura eta Turismoaren
Topaketan. Bertan, 'The Cider Insider. The essential guide to 100 craft
ciders to drink now' liburua aurkeztu zuen Susanna Forbes kazetari
eta idazle britaniarrak. Euskal Herrian ekoiztutako zazpi «edan
beharreko» artisau sagardo aipatu ditu.
Aurkezpenean, liburuan aipatzen diren sagardo batzuk dastatzeko
aukera izan zen. Ingalaterra, Gales, Bretainia, Normadia, Alemania,
Italia, Australia, Lanada, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Asturias, Galizia
eta Euskal Herriko 100 sagardo artisau gomendatzen ditu liburuan
Forbesek. Tartean, Euskal Herriko 7 agertzen dira: Zelaiako Gorenak
Sagardoa (Hernani, Gipuzkoa), Zapiaingo Euskal Sagardoa Premium
(Astigarraga, Gipuzkoa), Isastegiko Euskal Sagardoa (Tolosa,
Gipuzkoa), Gartziategiko Gorenak Sagardoa (Astigarraga, Gipuzkoa),
Gaztañagako Gorenak Sagardoa (Andoain, Gipuzkoa), Bereziartuako
Euskal Sagardoa (Astigarraga, Gipuzkoa) eta Bordattoko Txalaparta
(Jatsu-Garazi, Nafarroa Beherea).
Ardoa, garagardoa eta sagardoan berezituriko kazetaria eta idazlea da
Forbes. Jatorriz, Ingalaterra osoan sagardo usadio handiena duen
Herefordshire eskualdekoa da eta Little Pomona izeneko sagardotegia
martxan jarri berri du.
Q
AMALIA IBARGUTXI
Sábado, 6 octubre 2018, 22:36
0 1 2 P n
M u
Sei urtetan zehar gauzatu duen ikerketan, Forbesek sagardoa ekoizten
duten lurraldeak arakatu ditu. 2018ko martxoan bere ikerketak Euskal
Herrira ekarri zituen, eta ordurako sagardoaren inguruko
erreferentziak bazituen arren, Forbesek sagardotegi batzuk bisitatu eta
sagardoak dastatzeko aukera izan zuen, euskal sagardoaren kultura
ere ezagutuz.
Bisitaren ondorioz, 7 euskal sagardo nabarmentzeaz gain, Euskal
Herriko sagardoaren kultura ere jorratu du Astigarragan kokatua
dagoen Sagardoetxea Sagardoaren Museoaren inguruan idatzita.
'The Cider Insider' liburuaren aurkezpenean, Astigarragako Iretza
sagardotegian, Ingalaterra, Gales, Alemania, Asturias, Galizia,
Bretainia, Austria, Irlanda, Norvegia eta Euskal Herria. Zorione
Etxezarraga Astigarragako alkatea, Harkaitz Millan Basquetor-eko
Zuzendaria eta Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko Zuzendaria
ere izan ziren. Topaketa horretara gerturatutako ordezkariek,
sagardoaren kultura eta turismoa munduan sustatzeko nazioarteko
sarea martxan jartzea adostu zuten. Hala, sagardo eta sagardogile
horien guztien informazioa bilduko duen webgunea martxan jarriko
dute, eta proiektua indartzen lagunduko duten europar
finantzaketarako aukerak aztertuko dituzte.