Sagardoaren lurraldea

Euskal Herriko zazpi sagardo, munduko 100 onenen artean

Descripción

Actualizado 2018/10/04 18:06:27 CET Euskal Herrian ekoiztutako zazpi sagardo aukeratu ditu Susanna Forbes kazetari eta idazle britaniarrak bere "The Cider Insider. The essential guide to 100 craft ciders to drink now" libururako. Liburua, Sagardoaren Lurraldeak antolatutako Sagardoaren Kultura eta Turismoaren I.

libro sidra susanna forbes the cider insider

Ficha

  • Autor: Europa Press
  • Fuente: europapress.es
  • Fecha: 2018-10-04
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: NA-008197

Texto completo

Euskal Herrian ekoiztutako zazpi sagardo aukeratu ditu Susanna Forbes kazetari eta idazle britaniarrak bere "The Cider Insider. The essential
guide to 100 craft ciders to drink now" libururako. Liburua, Sagardoaren Lurraldeak antolatutako Sagardoaren Kultura eta Turismoaren I.
Topaketaren testuinguruan aurkeztu zen Astigarragan (Gipuzkoa), eta aurkezpenean liburuan aipatzen diren sagardo batzuk dastatzeko
aukera izan zen, Sagardoaren Lurraldea elkarteak jakinarazi duenez.
Susanna Forbes ardoa, garagardoa eta sagardoan berezituriko kazetaria eta idazlea da. Jatorriz, Ingalaterra osoan sagardo usadio handiena
duen Herefordshire eskualdekoa da eta "Little Pomona" izeneko sagardotegia martxan jarri berri du. Orain, Ingalaterra, Gales, Bretainia,
Normandia, Alemania, Italia, Australia, Lanada, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Asturias, Galizia eta Euskal Herriko 100 sagardo artisau
HARITZ RODRÍGUEZ / SAGARDOAREN LURRALDEA
 europa press
Buscar 
gomendatzen dituen liburua argitaratu berri du.
Liburuan nabarmentzen diren sagardoen artean Euskal Herriko zazpi agertzen dira: Zelaiako Gorenak Sagardoa 2017 (Hernani), Zapiaingo
Euskal Sagardoa Premium 2017 (Astigarraga), Isastegiko Euskal Sagardoa 2017 (Tolosa), Gartziategiko Gorenak Sagardoa 2017 (Astigarraga),
Gaztañagako Gorenak Sagardoa 2017 (Andoain), Bereziartuako Euskal Sagardoa 2017 (Astigarraga) eta Bordattoko Txalaparta 2016 (JatsuGarazi,
Nafarroa Beherea).
Sei urtetan zehar gauzatu duen ikerketan, Forbes-ek sagardoa ekoizten duten mundu osoko lurralde nagusiak zeharkatu ditu. 2018ko
martxoan bere ikerketak Euskal Herrira ekarri zuen eta bertan, Sagardoaren Lurraldea elkarteko nazioarteko harremanen arduradun Haritz
Rodriguez kazetariarekin batera, bertako sagardotegi adierazgarrienetakoak ezagutu zituen.
Ordurako sagardoaren inguruko erreferentziak bazituen arren, Forbes-ek sagardotegi batzuk bisitatu eta sagardoak dastatzeko aukera izan
zuen, euskal sagardoaren kulturan barneratuz eta txotx-aren errituaz gozatuz. Bere bisitaren emaitza, aipatutako Euskal Herriko zazpi
sagardo nabarmentzeaz gain, Euskal Herriko sagardoaren kultura, ezaugarri eta Astigarragan dagoen Sagardoetxea Sagardoaren
Museoaren inguruan egiten duen erreferentzia zabala da.
NAZIOARTEKO SAREA
"The Cider Insider" liburua Astigarragako Iretza sagardotegian aurkeztu zen, irailaren 28tik 30era bitartean ospatutako Sagardoaren Kultura
eta Turismoaren I. Topaketaren baitan. Ingalaterra, Gales, Alemania, Asturias, Galizia, Bretainia, Austria, Irlanda, Norvegia eta Euskal Herriko
ordezkariak bildu ziren bertan. Zorione Etxezarraga Astigarragako alkatea, Harkaitz Millan Basquetor turismoaren euskal agentziako
zuzendaria eta Maite Cruzado Gipuzkoako Aldundiko Turismo zuzendaria ere aurkezpen ekitaldian izan ziren.
Sagardoaren kultura eta turismoa munduan sustatzeko nazioarteko sarea martxan jartzea adostu zuten topaketara gerturatutako
ordezkariek. Hala, datozen hiletan, marka amankomuna eta sarean parte hartzen duten norakoen informazioa bilduko duen webgunea
martxan jarriko dira, eta proiektua indartzen lagunduko duten europar finantziaziorako aukerak aztertuko dira.
Hernaniko Orona Fundazioan gauzatutako lan bilerez gain, nazioarteko ordezkariek Iretza sagardotegian ospatu zen afari tematikoaz
gozatzeko aukera izan zuten, bertako produktuak eta nazioarteko sagardoak dastatuz; Euskal Sagardoaren "Egin Zotz!" kanpainan parte
hartu zuten Astigarragako tabernetan; Donostia bisitatu zuten bertako pintxoak Euskal Sagardoaz lagunduta dastatzeko; Zelaia eta
Alorrenea sagardotegiak bisitatu zituzten; eta Sagardoetxea eta Albaola museoetako bisitaldietan sagardoak XVI. mendean Ternuara
egindako itsas bidaietan izan zuen garrantzia ezagutu zuten. Topaketaren amaiera gisa, irailaren 30ean Astigarragan ospatu zen Sagar Uzta
jaian izan ziren.