10 nazio, sagardoaren eta turismoaren sustapenerako
Descripción
10 nazio, sagardoaren eta turismoaren sustapenerako
astigarraga libro sidra encuentro internacional de destinos de la sidra the cider insider
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2018-10-03
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Museoa »
- Código: NA-008193
Texto completo
Europako 10 naziotako ordezkariak elkartu dira Sagardoaren Lurraldean sagardo norakoen nazioarteko sare bat sortzeko aukerak aztertu eta elkarren artean sagardoaren kultura eta turismoa sustatzeko. Topaketaren emaitza bezala, jarduera batzuk martxan jarriko dira, besteak beste, talde marka bat eta webgune baten sorrera eta hurrengo topaketa sareko beste herrialde batean ospatzea. Bestalde, Europako finantziazioa lortzeko proiektuen zerrenda bat ere sortu da.
I. Sagardoaren Kultura eta Turismoaren Nazioarteko Topaketa honetan Austria, Ingalaterra, Gales, Irlanda, Alemania, Noruega, Galicia, Bretainia, Asturias eta Euskal Herriko 15 ordezkarik parte-hartu dute.
Ospatutako bileretan, sagardoarekin erlazionatutako esperientzia turistikoen garapena nahiz zabalpenaren inguruko ezagutza zabaltzeko aukera emango duen nazioarteko sare bat sortzea adostu da.
Jennifer Scouarnec Bretainiako ordezkariak adierazi zuen moduan «produktuak dituen ezberdintasunen gainetik, harreman kultural haundia dago sagardoa ekoizten duten herrialdeen artean». Arrazoi honengatik, honakoa azaldu zuen: «beste sektore batzuetan gertatzen den moduan, ardoarenean kasu, ezinbestekoa da nazioarteko lankidetza».
Nazioarteko sare honen helburu nagusia, sagardoaren kultura nahiz turismo gastronomikoa errotuak dituzten merkatu ezberdinetako errealitatea jakitera ematea da. euskal sagardoaren kulturav ezagutzeko aukera izan dute.
‘The Cider insider’ liburuaren aurkezpena
Topaketa honen harira, Susanna Forbes kazetari eta idazle britainiarra gonbidatu da eta The Cider Insider, una guía esencial de 100 sidras artesanas liburua aurkeztu du.
Munduko beste sagardoez gain, idazleak Euskal Herriko 7 sagardo azpimarratu ditu: Zapiain, Zelaia, Gartziategi, Bordatto, Bereziartua, Gaztañana eta Isastegi.