Sagar uzta jendetsua ospatu zen asteburuan
Descripción
Sagar uzta jendetsua ospatu zen asteburuan
ocio rally fotográfico astigarraga exposiciones kirol erronka mosto fiestas de la manzana sagar uzta manzana
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2018-10-03
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Museoa »
- Código: NA-008179
Texto completo
Sagarra protagonista izan zen asteburuan. Sagarraren festa ospatu zen: bertako nahiz nazioarteko sagarren erakusketa eta dastaketa, muztio eta sagardo dastaketa, saski eta txertaketa erakustaldiak eta 2018 uztako lehenengo muztioaren elaborazioa. Astigarragako hainbat familiek dolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesuan parte hartu zuten sagar bildu, jo eta zanpatuz. Behin elaborazio lanak bukatuta, lehen muztioarekin topa herrikoia egin zen txalapartaren erritmora.
Partehartzaile asko eta Zelaia garaile,kirol erronkan
Harrera bikaina izan zuten jarduerek, besteak beste: familientzako sagar muztioaren elaborazio lanek (60 parte-hartzaile), muztio nahiz sagardo dastaketak (13 sagardogile), XI. Sagar Uzta argazki rallyak (14 parte-hartzaile), sagar marmelada tailerrak (25 parte-hartzaile) eta sagar postre lehiaketak (8 parte-hartzaile), Ane Dominguez izan zelarik irabazle.
Aurreko egunetan ospatu ziren jarduerek ere parte-hartze haundia izan zuten: pintxo-poteak, Sagar motak ezagutuz Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-bueltak (20 parte-hartzaile), familientzako sagarrekin egindako apainketa tailerrak (40 parte-hartzaile) eta I. Sagar Uzta Erronka Indoor kirol probak. Kirol proba honen lehen edizioan Zelaia izan zen irabazle, Zapiain bigarren eta Oialume Zar hirugarren.