Euskal Sagardoarena produkzio osoaren %40 inguru da jada
Descripción
Orain eskuragarri dagoena Euskal Sagardoa labela duen bigarren uzta da, 2017ko uztari dagokion sagardoarena hain zuzen. Lehen uztan, 2016 ekoiztu eta 17an kontsumitutakoan, 35 sagardotegi eta 200 sagardogile zeuden Jatorri Deituran eta miloi bat eta erdi sagardo ekoiztu zuten. Oraingoan berriz, 48 sagardotegi (41 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban) eta 270 sagargile dira Jatorri Deituradunak.
euskal sagardoa denominación de origen label sidra sidrería manzana cosecha
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2018-09-03
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Museoa »
- Código: NA-008177
Texto completo
Orain eskuragarri dagoena Euskal Sagardoa labela duen bigarren uzta da, 2017ko uztari dagokion sagardoarena hain zuzen. Lehen uztan, 2016 ekoiztu eta 17an kontsumitutakoan, 35 sagardotegi eta 200 sagardogile zeuden Jatorri Deituran eta miloi bat eta erdi sagardo ekoiztu zuten. Oraingoan berriz, 48 sagardotegi (41 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban) eta 270 sagargile dira Jatorri Deituradunak. Guztira, 4 miloi litro sagardo egin dituzte, produkzio osoaren %40 inguru.
Aurtengo uzta aurrekoa baino txikiagoa dator kopuruan, beraz, nahiz eta 2017koa ohikoa baino askoz ere handiagoa izan zen. Sagardogileek ohartarazi dute, gainera, aurtengoa nahiko aurreratuta datorrela, iaz bezala, eta ondorioz, irailean hasiko direla sagardoa egiten zenbait upategitan.
Sagardotegien %70 dira Jatorri Deiturako baitakoak, eta Jaurlaritzak 2030erako guztia bertako sagar hutsez egiteko konpromisoa du. Azaldu dute, ere bai, sagardoaren ekoizpen gehiengoa Euskadin kontsumitzen dela. Produkzioaren %3a baino ez da saltzen Euskaditik kanpo.
«Pozteko moduko» datuak
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak urtero Donostian ospatzen duen Sagardo Egunean aurten 37 upeltegik hartu dute parte. Festa erakusleiho gisa baliatzen dute produktua dastatu eta ezagutarazteko. Atzoko ediziora, Eusko Jaurlaritzaren izenean Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea batu dira.
Sagardogileak sektorea profesionalizatu eta kalitatea hobetzeko urrats sendoak ematen ari dira, eta bide horretan azken urteetako proiektu esanguratsuena Euskal Sagardoaren Jatorri Izendapenaren sorrera izan da.
Donostiako Konstituzio plazan, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak Euskal Sagardoaren bizitza laburraren balantzea egin zuen. Bi urte daramatza proiektuak martxan eta geroz eta sagardotegi eta sagargile gehiago ari dira batzen proiektura, eta ondorioz, jatorri izendapeneko sagardo kopurua ere gora ari da egiten. Tapiak esan duenez, datuok «pozteko modukoak eta sektorea zoriontzeko modukoak» dira.