Sagardoaren lurraldea

Kizkiak morez jantziko dituzte, Harituzen eskutik

Descripción

Kizkiak morez jantziko dituzte, Harituzen eskutik

ocio astigarraga programa erronka indoor deporte kizki fiestas de la manzana sagar uzta manzana campeonato

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-09-29
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: NA-008176

Texto completo

Adin nagusitasuna beteko du igandean Sagar Uzta festak, eta ohi bezala, bihar ospatuko dute herri guztiak antolatutako ekitaldiarekin. Horren aurretik, ordea, hainbat ekintzekin aritu dira giroa berotzen herenegundik. Horiek guztiak aurkeztu zituzten ostegunean Zorione Etxezarraga alkateak, Felix Etxeberria Fruiteleko presidenteak, Antton Arka herriko taldeen izenean, Egoitz Za­piainek sagardogileen ordezkari bezala, baita Unai Agirre ere, Euskal Sagardoaren izenean.

«Elkarrekin egindako lanari esker»
Astigarraga eta sagardoa lelopean, «programazio oparoa» osa­tu dela azaldu zuen Etxe­zarraga alkateak, Udalak be­rak, sagardogileek eta herriko eragileek «elkarrekin egindako lanari esker» sortutakoa, hain zuzen. Eta «elkarrekin jarri de­zakegu balioan», onartu du. Denen artean egindako lana na­barmendu zuten Antton Ar­kak herriko taldeen izenean, baita Egoitz Zapiain sagardogileak ere.

Izan ere, nabarmendu zuen «Sagar Uzta duela 18 urte he­rrian txertatuta» dagoen festa dela.

Morea, aurtengo kolorea
Eta hain zuzen, taldeen indarraren islada, herriko talde eragile batek koloreztatuko du biharko Sagar Uzta jaia. Ha­ri­tuz Elkartearen eskutik, sa­ga­rrak biltzeko kizkiak morez jantziko dituzte. Horrek aurreratu egingo du 2019ko Emaku­mearen Nazioarteko egunerako Sagardo Etxea elkartearekin prestatzen ari den ekimena: Sagardoetxeako sagarrondoak morez jantziko dituzte, emakume sagardogileen laguntzarekin.

Sagardoa eta kirolak bat, gaur
Berrikuntzarik ere izango da aurten. Gaur goizeko 10:00etan hasita, I. Sagar Uzta Erronka Indoor txapelketa egingo dute Foru Plazan. Zortzi talde lehiatuko dira eskia, arrauna eta bizikleta uztartzen dituen pro­ba honetan.

Egun haundiena, biharkoa
Arkak esan bezala, bihar egingo du bat «herriaren izaerak» Foru Plazan. Sagardogileekin batera, bertan izango baitira herriko hainbat talde. Saga­rrak jaso, txikitu eta prentsa­tzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Eta ondoren, 13:00ean izango da ohiko topa herrikoia.

Sagarra, presente beti
Sagarraren festa da, beraz, ez da sagarrik faltako, nahiz eta Felix Etxeberriak esan zuen aurtengo uzta «xumeagoa» izan dela.

Bertako sagarrak ere izango du bere txokoa; Euskal Sagar­doa jatorri-deiturak ostegunean hasi baitzuen Egin zotz! kanpaina Astigarragan. Gaine­ra, Unai Agirrek esan bezala, sagarraren festa izanda, «zer litzake Euskal Sagardoa, sagarrik gabe?».

XVIII. Sagar Uzta 2018

GAUR, larunbata
09:30, Sagar motak ezagutuz. Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta familian.
10:00, Sagar Uzta erronka indoor. Foru Plazan.

BIHAR, igandea
Sagarraren Jaia, Foru Plazan.
09:30, Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:30-12:00, Sagar postre lehiaketa. Postreak frontoian entregatu behar dira.
10:30-12:00, XI. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean* izen-emateak plazan.
11:00-14:00, Sagarraren azoka: sagar mermelada tailerra; sagarraren erakusketa, dastaketa eta salmenta; sagardo eta muztio dastaketa; saski, txertaketa, et abarren erakustaldiak; herriko baserritarren produktuen salmenta; eta trikitilariak herrian zehar.
11:00, Muztioaren elaborazioa: sagar-biltzea, jotzea eta zanpatzea bertaratutako familien laguntzarekin.
12:30, Sagar Dantza eta kirikoketa.
13:00, Txalaparta eta 2018ko uztako lehenengo muztioaren topa herrikoia.
14:30, Herri Bazkaria.
17:00, Afizionatuen pelota partiduak.

*Izen-emateak: 943 550 575/ info@sagardoarenlurraldea.eus