Sagardo etxeko lehenengo sagarrondoa aldatuko du alkateak
Descripción
Urtarrilaren 23az geroztik, Astigarragan hasita daude Sagardoetxeako sagasti museistikoa egokitzeko lanak eta ekitaldi ofiziala gaur egingo da.
bixente arrizabalaga casa de cultura museo sagardoetxea sagardun manzano manzanal
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2006-02-16
- Clasificación: 3.1. Manzanal
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P2-6 »
- Código: NA-000817
Texto completo
ASTIGARRAGA. DV. Urtarrilaren 23az geroztik, Astigarragan hasita daude Sagardoetxeako sagasti museistikoa egokitzeko lanak eta ekitaldi ofiziala gaur egingo da. Arratsaldeko 16:00etan izango da kultur etxe ondoan. Egungo Kultur etxeko ipar magalean joango da sagastia, Udal lurretan. Lehenengo sagarrondoa aldatuko du Bixente Arrizabalaga Astigarragako alkate eta Sagardun Partzuergoko lehendakariak. Sagarlaneko ingeniariekin batera 10 urteko sagarrondo bat aldatuko dute, 3 metro baino altuagokoa, eta sagarrondo helduak aldatzeko teknika azalduko dute. Ekitaldian, era berean, sagasti museistikoa berritzaile honen funtzionamendua azalduko da, sagastia joango den lurrean bertan. 5.000 metro koadro Sagardun Partzuergoak bultzatako operazioa da hauxe, Astigarragako Udalak diruz lagunduta, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin batera. Ekainetik aurrera jendeak bisitatzeko eskainiko diren instalazioek sagasti museistiko bat izango dute 5.000 m2 baino gehiagokoa, eta erakusketa erakargarria izango duena. Ingurune pribilegiatu honetan aktibitate programa osatu bat garatuko da, Astigarragasagarra interakzioaren berritze historikoa, eta jardunaldi ludiko-pedagogikoak bilduko dituena. Sagastia udal sailaren ipar hegalean dago, Astigarragako kultur etxe ondoan. 8 gune desberdin ditu; guztira 5.000 metro koadro sagasti (etorkizunean 20.000 metrorara handitu liteke). Sagastia da euskal baserritarra eta sagastiaren arteko elkarbizitzaren testigantza. Sagarretik datozen edariak dastatzeak dakarren gozamena ez da ahaztuko gune honetan, eta Sagardun partzuergoko 13 sagardotegik egindako produktuak aukera izango da, dastatze tailer originalean. Denda ere izango da, bisita ahaztu nahi ez duenak bere gustuko zerbait berezia bilatu dezan.