Sagardoaren lurraldea

'Sagardogile' liburua aurkeztuko dute gaur

Descripción

Sagardoetxean izango da, 12:00etan, Joseba Urretavizcaya egilearen eskutik.

presentación historia joseba urretabizkaia joxemi saizar cultura sidra sagardoetxea libro sagardogile sidrero sidrería

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-10-20
  • Clasificación: 2.6. Oficios
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-008139

Texto completo

Sagardoaren kulturaren buel­tan, liburu berri bat kaleratu dute: Sagardogile, Joseba Urre­tavizcayak idatzi duena. Gaur aurkeztuko dute liburua, Asti­garragako Sagardoetxea museoan, eguerdiko 12:00etan.
Herritar guztiei irekia izango da ekitaldia, eta bertan egongo dira, Urretaviz­caya­re­kin batera, Sagardo Elkarte ezberdinetako ordezkariak, eta liburuan parte hartu duten hainbat protagonista.
Bukaeran, luntxa ere eskainiko diete, Sagardoetxean bertan, bertaratutako guztiei.

19 sagardogileri omenaldia egiten die liburuak
Liburuak, izenburuak dioen be­zala, sagardogileak ditu oi­na­rri. Eta hain justu, 19 sagardogileri egiten die omenaldia. Ze­­hazki, hauei guztiei: Juan Jo­se Aburuza Otegi (Aburuza sa­gar­dotegia), Juan Goikoetxea Al­tzu­eta (Altzueta), Jose Gregorio Begiristain (Begiristain), Jose Mi­guel Bereziartua Lizaso (Be­re­ziartua), Jose Cruz Calonge Li­za­­razu (Calonge), Rufino Ci­pi­tria Ormazabal (Eguzkitza), Juan Bautista Goikoetxea Izagirre (Elorrabi), Felix Garmendia Auz­mendi (Etxe zuri), Isidro Igua­ran Elustondo (Eula), Jose Goñi Urreaga (Gurutzeta), Juan Igna­cio Astiazaran Lasa (Iruin Asti­a­zaran), Jose Mari Lasa Artola (Isastegi), Asentxio Intxauspe Aranburu (Itxas-buru), Sebas­tian Zabalegi Aristimuño (Oiar­bide), Jose Antonio Iparragirre Mendiaraz (Otatza), Joaquin Ota­ño Goikoetxea (Petritegi), Ro­sario Arruti Irigoien (Txin­du­rri iturri), Miguel Zapiain Goñi (Zapiain), eta Jose Anto­nio Gaincerain Zapirain (Zelaia).