Sagardoaren lurraldea

Herriko dolareen lanen hasiera, ikasturte berriarekin batera

Descripción

Herriko dolareen lanen hasiera, ikasturte berriarekin batera

ocio astigarraga lagar fiestas de la manzana sagar uzta manzana

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-09-05
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008131

Texto completo

Ostiralean hasiko dute Herri Eskolako ikasleek 2018-2019 ikasturtea, eta horrekin bate ra, herria ere
bizitasuna har tzen hasiko da, irailean zehar.
Entsaio irekia etzi, Aiztondok
Herriko taldeetan hasteko ga ra ia ere izaten da iraila. Ho rietako bat da Aiztondo abes batza; ostiralean
egingo du en tsaio irekia. Kultur etxean izango da, arratsaldeko 20:00 e tan. Bertan abesbatza eza gutu eta
kide izateko aukera izango da.
Literatura solasaldia, asteartean
Literaturaren ingurukoa izan go da hurrengo jarduera, aste artean. Jasone Osoro idazlea ren eskutik,
solasaldia izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita, kultur etxean. 12etan bermuta eleberriko hainbat
pasarteren bidez, emakumeei buruz hitz egingo dute.
Sagardoa egiteko lanen hasiera, hilabetea bukatzeko
Urtero bezala, sagar uzta jaiarekin borobilduko dute ikasturteko aurreneko hilabe tea. Hilaren 27tik 30era
bitarte ospatuko dute herriko sagar dotegiek sagardoa egiteko lanen hasiera, hainbat ekin tzekin:
pintxopotea, sagar motak ezagutzeko irteera... Gainera, 2018ko uztako aurre neko muztioa ere dasta tuko
da, aurrenekoz.
Iraileko agenda
3-28 Argazki erakusketa. AEK euskaltegiak 2017-2018 ikasturtean zehar ateratako argazkiak hainbat
tabernatan egongo dira ikusgai: Ekaitz, Ikatza, Zipotza, Ibai-Lur eta Sagartxon.
7 Aiztondo abesbatzarekin entsegu irekia. Astigarragako abesbatza ezagutu eta kide izateko aukera.
Anima zaitez! Harremanetarako:
aiztondoabesbatza@gmail.com edo 943 335 064 telefonoan. Kultur etxean, iluntzeko 20:00etan.
10etik aurrera Kultur etxeko ikastaroetan izenematea: Ebaki eta josi, dantza latinoak, yoga eta zura
tailatzea. Urriaren 1etik ekainaren 14ra arte. %25eko beherapena Astigarragan erroldatutako erretiratu,
langabe eta pentsiodunek.
11 Solasaldia: Jasone Osoro idazlearekin. 12etan bermuta eleberriaren egileak idatzitako pasarte batzuk
hartuko dira emakumeei buruz edo beren inguruko gaiez hitz egiteko. Antolatzailea: Harituz elkartea.
14, 15, 18 Auka jokoa eraikitzeko tailerrak. Astigarragako ondarea, materiala eta ez-materiala aztertzeko,
ezagutzeko eta zabaltzeko helburua duen egitasmoaren baitan, haur eta helduei zuzendutako hainbat
saio antolatu dira: 14an, 09:30etan, euskeraz; 15/18an, 17:30etan, elebietan. Gidaria: Urkiri Salaberria
ikerlaria. Parte-hartzea irekia. Debalde.
15 Gaztelekuaren irekiera-jaia. Gaztelekuan, 16:30etatik 20:30etara.
Ikasturte berriaren hasiera izan ohi da irailaren hasieraz ohartarazten diguna, eta hala izango da
Astigarragan ere. Hemen beste ekintza garrantzitsu bat ere bada hil honetan: Sagar Uzta Jaia.
16-22 Udalaren ingurumen sailak antolatuta, aurtengo leloa: Konbinatu eta mugitu.
27-30 XVIII. Sagar Uzta Jaia. Sagardotegietako dolareetako lanen hasiera ospatzeko hainbat ekitaldi
antolatu dira iraileko azken astean.
27 Arratsaldean pintxopotea Astigarragako tabernetan
sagarren eratorriekin egindako pintxoekin.
29 Goizean zehar familientzako jarduerak, besteak beste, sagar motak ezagutzeko txangoa
Santiagomendin zehar. Aurrez izena eman behar da.
30 Goizean, Sagarrararen Jaia Foru Plazan: muztioa egitea,
txalaparta, kirikoketa, sagar dantza, sagardo eta muztio
dastaketa, etab.
Eguerdian, herri bazkaria eta arratsaldean, afizionatuen pilota partidua.
Egitaraua eta izen-emateak: 943 55 05 75 edo www.sagardoarenlurraldea.eus.
29 2017-2018 ikasturteko Euskara eta Hezkuntza arloko Udal Diru lagun tzak eskatzeko epea irailaren 28an
bukatuko da: aisialdiko begirale eta zuzendari titulua euskeraz ateratzeko laguntzak, udako
unibertsitateko euskerazko eskoletarako laguntzak, euskera ikasteko laguntzak, garraio laguntzak
(DBHko 2. zikloko ikas tetxe publikoetako eta HHI-EPA ikasleentzat), eta haur eskolako familia ugari edo bi
senideren matrikuletarako laguntzak.