Sagardoaren lurraldea

Egin Zotz!, Hernanin eta Astigarragan

Descripción

Egin Zotz!, Hernanin eta Astigarragan

ocio astigarraga egin zotz programa euskal sagardoa gastronomía hernani marca sidra sidrería

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-09-18
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008130

Texto completo

EGIN ZOTZ! Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren presentzia haunditzeko kan­paina jarri da abian. Her­nanin irailaren 20tik aben­duaren 15era egingo da; Asti­garragan aldiz, irai­laren 27tik abenduaren 14ra.
Kanpainari hasiera ema­teko Mikel Garaizabal enologo sumilerrarekin pintxopote gi­da­tua antolatu da. Aurkez­pena 18:30etan egingo da Plaza Berrin, ostegunean, eta bertan egongo dira besteak beste, sagardogileak, Hernaniko Os­ta­lariak, Asier Arrese HAZIko zuzendaria eta Her­nani eta Astigarragako Al­ka­teak
19:00etan tabernaz taberna sagar­doaren inguruko azal­penak emango ditu Mikel Garaizabalek, jen­dearen parte hartzea sustatuz, Atxur taber­natik hasita. Zen­bait taber­netan Euskal Pintxo potea izan­go da egun berean, 2 eu­roan jendeak Eus­kal Sagar­doa eta kalitatezko Eus­kal pro­duktuak dastatu ahal izan­go ditu.
Astigarragara, irailaren 27­an helduko da Mikel Garai­zabalek gidatutako Eus­kal Pin­txo Potea. Bertan ere zita, arratsaldeko 7etan izango da, kasu honetan, Joseba Baran­diaran plazan.

Ostegunero, zozketak
Kanpainak irauten duen bitar­tean ostegunero, zozketak izan­go dira Euskal Sagardoa kontsumitzen duten bezeroen artean eta egunero Euskal Sagardoa kontsumitzen due­nak mokadu bat izango du opari. Horrez gain, hainbat ekitaldi izango dira Hernanin eta Astigarragan Euskal Sa-gar­doarekin.
Egin zotz! izango da Hernani eta Astigarragan era­biliko den leloa: batetik bo­tilatik txotx egitearen ga­rran­tzia azpimarratu nahi delako. Horrez gain, zozketak ere izango direlako eta baita pintxoetako zotzak ere.
Euskal Sagardoa kon­tsumitzen dutenek Zubeltzu­ren gindila-azeituna mokadu bat edo Basatxerriren txorizo mokadu bat izango dute opari.
Ostegunero sariak izango dira kontsumitzaileen artean: sagardoa, ice-bag-ak, kamise­tak, aurreko mantalak eta urte bukaeran egingo den afari maridatu baterako txar­telak.

Euskal pintxo potea eta pintxo pote gidatua
Hilero, Euskal Pintxo Potea egingo da. Euskal Sagardoa, bertako produktu pintxoekin eskainiko da 2 euroan (5 pin­txo eta botila 10 euroan).
Euskal Pintxo pote gida­tuak ere izango dira Hernani eta Astigarragan, Mikel Garai­za­balen eta Euskal Sagar­do­aren eskutik. Bestalde, animatu di­ren taberna eta jatetxeetan afa­ri gidatuak izango dira: Her­na­nin Tripontzi eta Errio­guarda tabernetan eta Asti­garragan, Ikatza tabernan eta Ipintza sagardotegian.

Kanpaina bukerako festa, abenduaren 14an eta 15ean
Abenduaren 14 eta 15ean be­rriz, bukaera festa girotuak izango dira. Astigarragan Jo­se­ba Barandiaran plazan eta Hernanin Plaza Berrin, Basa­txerriko txerri oso bat erre eta emango du raziotan Txomin Parrillak.
Astigarraga eta Hernaniko tabernetan Euskal Sagardoa kontsumitzen dute­nek %50 merkeago izango dute razio bakoitza.

EGITARAUA
HERNANIN
Irailak 20: Euskal Pintxo Potea. Mikel Garaizabal enologo eta sumilerrak gidatua. Hasiera, 7etan, Plaza Berrin. Tabernaz taberna Atxurretik hasita.
Urriak 4: Euskal Pintxo Potea.
Urriak 5: Afari maridatua Tripontzi jate­txean, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Tripontzi jatetxeak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak Tripontzin 943 55 57 24.
Urriak 8-Urriak 21: Bakailo Astea Euskal Sagardoaren Babesletzarekin.
Azaroak 1: Euskal Pintxo Potea.
Azaroak 15: Afari maridatua Errioguarda jatetxean, 20:30etan.
Euskal Sagardoa eta Errioguarda jate­txeak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak Errioguardan 943 330291
Abenduak 6: Euskal Pintxo Pote Gidatua Herriko tabernetan.
Zita, 19:00etan, Zinkoenean.
Abenduak 11: Afari gidatua.
Abenduak 15: Kanpaina bukaerako festa.

ASTIGARRAGAN
Irailak 27: Euskal Pintxo Potea. Mikel Garaizabalek gidatua. Hasiera, 7etan, Joseba Barandiaran Plazan. Tabernaz taberna.
Irailak 30: Sagar Uzta.
Urriak 4: Euskal Pintxo Potea.
Urriak 26: Afari maridatua Ipintza sagardotegian, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Ipintza sagardotegiak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak Ipintzan 688 811 724
Azaroak 1: Euskal Pintxo Pote Gidatua. Hasiera 7etan, Norberto Almandoz plazan.
Azaroak 9: Afari maridatua Ikatza tabernan, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Ikatza tabernak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak Ikatzan 943 55 49 89.
Abenduak 6: Euskal Pintxo Potea
Abenduak 10: Afari gidatua
Abenduak 14: Kanpaina bukaerako festa.