Sagardoaren lurraldea

Txotx eta zotz, Euskal Sagardoaz

Descripción

Txotx eta zotz, Euskal Sagardoaz

ocio egin zotz euskal sagardoa gastronomía hernani marca sidra sidrería

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-09-22
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008118

Texto completo

2018/09/22 00:00 Larunbata
Sagardoaren kulturaren erdigune izango dira, beste behin, Hernani eta Astigarraga, datozen
hilabeteotan. Eta oraingoan, Euskal Sagardoa da, bi herrietan makina bat ekintza antolatu dituena.
Ostegunean eman zioten hasiera, Hernanin, Mikel Garaizabal enologo sumilerrak gidatutako
Ostegunean eman zioten hasiera, ‘Egin Zotz!’ kanpainari. Ekintza ugari antolatu dituzte, Hernanin eta
Astigarragan, abendura arte.
 MENUA
pintxopotearekin; eta beste pintxopote bat gidatuko du Garaizabalek berak, datorren os tegunean,
Astigarragan; arra tsaldeko 19:00etan jarri dute zita, Jo se ba Barandiaran plazan.
Hortik aurrera, bi herrietan egingo dituzte ekintzak; nagusiki bi: afari maridatua, herriko sagardotegi
edo jatetxeren ba te an; eta Euskal Pintxo Potea.
Hernaniko afari maridatuak, Tripontzi eta Errioguarda jatetxeetan egingo dituzte; eta Astigarragakoak,
Ipintza sagardotegian eta Ikatza tabernan. Guztietan, dagoeneko egin daitezke erreserbak.
Gainera, kanpainak irauten duen bitartean, zozketak egingo dituzte, Euskal Sagardoa kon tsu mitzen
duten bezeroen artean; eta bezero onenei, egunero kon tsumitzen du te nei, mokadu bat oparituko diete.
‘EGIN ZOTZ!’ KANPAINA
HERNANIKO EGITARAUA
Urriak 4, Euskal Pintxo Potea.
Urriak 5, Afari maridatua Tripontzi jatetxean, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Trinpontzik jarritako
afaria uztartuko dira. Erreserbak Trinpontzin: 943 55 57 24.
Urriak 8-21, Bakailu Astea, Euskal Sagardoak babestuta.
Azaroak 1, Euskal Pintxo Potea.
Azaroak 15, Afari maridatua Errio guarda jatetxean, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Errioguardak
jarritako afaria uztartuko dira. Erre serbak Errioguardan: 943 55 57 24.
Abenduak 6, Euskal Pintxo Pote gidatua, herriko tabernetan. 19:00etan, Zinkoenean hasita.
Abenduak 11, Afari gidatua.
Abenduak 15, Kanpaina bukaerako festa.
ASTIGARRAGAKO EGITARAUA
Irailak 27, Euskal Pintxo Potea, Mikel Garaizabalek gidatuta. 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan
hasita.
Irailak 30, Sagar Uzta festan.
Urriak 4, Euskal Pintxo Potea.
Urriak 26, Afari maridatua Ipintza sagardotegian, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Ipintzak jarritako
afaria uztartuko dira. Erreserbak, Ipintzan: 688 811 724.
Azaroak 1, Euskal Pintxo Pote gidatua. 19:00etan, Norberto Almandoz plazan hasita.
Azaroak 9, Afari maridatua Ikatza tabernan, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Ikatzak jarritako afaria
uztartuko dira. Erreserbak, Ikatzan: 943 55 49 89.
Abenduak 6, Euskal Pintxo Potea.
Abenduak 10, Afari gidatua.
Abenduak 14, Kanpaina bukaerako festa.