Uzta berriaren festa haundia, gertu
Descripción
Uzta berriaren festa haundia, gertu
ocio astigarraga programa fiestas de la manzana sagar uzta sidra manzana
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2018-09-22
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008117
Texto completo
Koloretsu daude, Astigarra gako sagarrondoak; eta laster hasiko dira, sagardotegietako tolareetako lanak,
2018ko uzta ko sagardo berria egiteko. Eta nola ez, hori ospatzeko Sagar Uzta festa antolatu dute, beste
urte batez. Datorren astean izango da, ostegunean hasi eta igandera arte.
Zita bikoitza jarri dute ostegunean bertan. Aurrena, familientzako plana prestatu dute: apainketa
tailerra sagarrekin, Joseba Barandiaran plazan, 17:00etatik 19:00etara. Aurrez eman behar da izena,
doan, eta hiru aukera daude: 943 55 05 75 telefonora deitu, info@sagardoarenlurral dea.eus helbidera
mezua idatzi, edo www.sagardoarenlurraldea.eus webgunean sartu eta formularioa bete.
Beste ekintza, segidan izan go da: pintxopotea herriko ta bernetan, 21:00ak arte.
Egun haundia, igandekoa
Larunbatean ere izango dira beste bi ekintza: Sagar motak ezagutuz mendi buelta familientzako (izena
eman behar da); eta Sagar Uzta Erronka Indoor proba, Foru Plazan.
Baina igandekoa izango da, urtero bezala, egun haundia. Sagarraren Jaia ospatuko dute Foru Plazan,
azokarekin, lehia ketekin... Eta noski, uzta be rri aren aurreneko muztioa egin eta dastatuko dute bertan.
EGITARAUA
IRAILAK 27, osteguna
17:00-19:00, Familientzako apainketa tailerra sagarrekin. Joseba Barandiaran plazan.
Izena eman behar da*, doan.
19:00-21:00, Pintxopotea, Astigarragako tabernetan.
Datorren astean egingo dute Sagar Uzta festa, ostegunetik igandera bitarte.
MENUA
IRAILAK 29, larunbata
09:30, Sagar motak ezagutuz, Santiomendiko Sagardo Bidean zehar mendi buelta familian.
Izena eman behar da*, doan.
10:00, Sagar Uzta Erronka Indoor, Foru Plazan.
IRAILAK 30, igandea
Sagarraren Jaia, Foru Plazan
09:30, Txirriskla Txistulari Taldea rekin diana.
10:30-12:00, Sagar postre lehiaketa. Postreak frontoian entregatu beharko dira.
10:30-12:00, XI. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean. Izene ma teak plazan edo aurrez*, 5 euroan.
11:00-14:00, Sagarraren azoka:
-Sagar mermelada tailerra. Izena eman behar da*, doan.
-Sagarraren erakusketa, dastaketa eta salmenta.
-Sagardo eta muztio dastaketa.
-Saski, txertaketa eta abarren erakustaldiak.
-Herriko baserritarren produktuen salmenta.
-Trikitilariak herrian zehar.
11:00, Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertaratutako familien laguntzaz. 7-14
urteko gaztetxoei eta haien gurasoei zuzenduta. Izena eman behar da, doan.
12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00, Txalaparta eta 2018ko uztako lehenengo muztioaren topa herrikoia.
14:30, Herri bazkaria.
17:00, Afizionatuen pelota partidua.
*Izenemateak: 943 55 05 75, info@sagardoarenlurraldea.eus edo www.sagardoarenlurraldea.eus
Sagarrak bildu eta muztioa egiteko, tailerrak
Familientzako plana prestatu dute Sagardoetxean, iraileko eta urriko asteburuetan; aurrez eman behar da
izena. Erakusketak ere jarriko dituzte, datozen hilabeteotan.
Udazkena iristearekin batera, zenbait ekintza antolatu ditu Sagardoetxeak, tolareetan muztioa egiten
hasiko direla aprobetxatuz. Eta hori da, fa mi lia eta taldeentzako propo satu duten pla na: Sagarrari zukua
atera familian! izango da, iraileko eta urriko asteburu guztietan, da to rren igandean izan ezik.
Larunbatetan 12:00etan eta 17:00etan egin daiteke; igandeetan, egu er di an ba karrik. Izena eman behar da
aurrez: 943 55 05 75, info@ sagardoarenlurraldea.eus edo www.sa gardoarenlurraldea. eus. Hel duentzat 4
euro dira, haur eta gazteentzat doan.
Sagardo sagar barietateen erakusketa ere ikusgai dago azarora bitarte, 70 barietate baino gehiagorekin.
Eta beste bi jarriko dituzte: Sagar Uzta Argazki Rallyko argazkiena urriaren 19tik 31ra; eta Sa gar doa eta
emakumea izenekoa, azaroaren 5etik 25era.