Sagardoaren lurraldea

Eraikina mantendu eta herriko toki gehiago tematizatzea, proposamena

Descripción

Eraikina mantendu eta herriko toki gehiago tematizatzea, proposamena

astigarraga aumentar investigación localización sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-09-22
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008116

Texto completo

Prozesua burutu dute azkeneko hilabeteotan, Dunak taldearen eskutik, Sagar doe txea ren kokapen
egokiena bilatzeko asmoz. Eta prozesuaren non dik norakoen zein ondorioen berri eman zuten
ostegunean, Dunak taldeko Koldo Telleriak eta Ana Almandozek.
Horretarako, apiriletik irai lera bitarte, bilerak egin di tuz te batetik, herriko sagardogile, eragile, politikari
eta teknikariekin; eta bestetik, azterketa teknikoa ere egin dute.
Prozesuaren azkeneko on dorioa izan da, egokiena izan daitekeela Sagardoetxearen eraikina bera ez
tokialdatzea, baina herriko puntu gehiagotan jartzea sagardoaren kulturarekin lotutako errepresen tazio
eta bisita guneak. Sagar doetxean soilik pentsatu beha rrean, sagardo herria kontzep tua lantzea, alegia.
Herriko bost gune, aztertuta
Aukera hori, hala ere, ez zegoen hasiera batean planteatutakoen artean. Lau kokaleku berri proposatuz
abiatu zuten prozesua: Portutxo ingurua, hi lerri ingurua, Errekalde in gu rua eta Sagardi gaina. Aurre neko
bileretan jasotakoarekin, ordea, Errekaldeko aukera baz tertu zuten, eta beste bi gehitu ziren:
Sagardoetxearen kokalekua bera (eraikina berrerabilita edo lorategian eraikin berri bat eginda); edota
Ibai parkea. Beraz, bost izan dira azkenean, landu diren tokiak.
Eta lanketa hori eginda, oraingo kokalekua ikusi dute ondoen; baina beste tokiek es kaintzen dituzten
aukerak ere aprobetxatzea proposatu dute: «kokapen bakoitzak ezau garri zehatzak ditu, eta aukera
ezberdinak eskaintzen ditu. Sagardi gaina aberatsa da ingurugiro aldetik, eta egungo sagardiaren
gaineko basoan, kupelak egiteko zuhaitzak daude; ibilbide bat egin liteke bertan. Hilerri ingurutik, be rriz,
Astigarragako sagardoaren paisaia osoa ikusi daiteke; toki ederra behatoki bat jar tzeko. Portutxon,
bidegorriaren eta ibaiaren gertutasuna, erre pideetatik duen ikusgarritasuna eta sagardotegien
gertutasuna aprobetxatu daitezke. Eta Ibai parkean jarri daiteke, adibidez, sagardoaren ibai bi dez ko
garraioa islatzen duen informazioa, eta aztertu daiteke lotura bat Donostiarekin Urumean zehar»,
azaldu dute.
Hori horrela, nabarmendu dute, museo eraikin ikaragarri bat egitea baino, aberatsagoa dela
«esperientziak» eskain tzea; dena eraikinean kontzen tratu eta «sagardoaren kultura monopolizatu eta
zentralizatuko duen elementua izan beharrean», toki gehiagotara zabaltzea sagardoaren kultura:
«Sagardoetxeak edu ki ditzake sagastia, basoa, en barkadero bat ibaian, behatokia hilerri inguruan...»,
diote.
Beharrak aztertzea eta espazioak zehaztea, hurrengo pausoa
Orain, txostenaren idazketa bukatzen dutenean, herritarrei aurkeztu eta informazioa helaraziko diete.
Eta hurrengo fase batean, proposamenak aurrera eginez gero, aztertuko dituzte dauden beharrak, eta
zehaztuko dituzte herrian zehar sortuko diren espazio berri horiek.