Sagardoaren lurraldea

"Izan dezala Kortaren jenioa"

Descripción

Hainbat sagardogile bildu zen atzo Petritegin egin zen txotx-zabaltze ekitaldia.

astigarraga bertsolari sidrería petritegi sagardo berriaren eguna sidra sidrero apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Felix Ibargutxi
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2006-01-12
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Procedencia: Miel Joxe Astarbe
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P6-1
  • »
  • Código: NA-000802

Texto completo

Hainbat sagardogile bildu zen atzo Petritegin egin zen txotx-zabaltze ekitaldira ASTIGARRAGA. DV. Atzoko egunez, Petritegi sagardotegian txo-txetik edaten sagardogile ugari izaten da, eta horietako bat Jose Angel Gaztañaga, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen lehendakaria. «Orain 58 kide gara elkartean eta bederatzi- -hamar milioi litro egingo ziren denboraldi berri honetan. Aurten badugu erronka bat eta da, Eusko Jaurlaritzaren aginduz, sagardotegi guztiek osasun-autokontrola martxan jarri behar dutela», esan zigun. Handik gertu zen Miguel Zapiain, izen bereko sagardotegiaren jabea, eta hau adierazi zigun: «Guk kanpotik ekartzen dugun sagarra Normandiatik eta Bretainiatik ekartzen dugu. Sagar-ekoizle indartsu eta oso profesionalizatuak dira, igoal hamar edo hogei hektarea dauzkatenak. Guk gehiago ordain-tzen diegu, baina esijitu ere bai, badakite guri kalitatezko sagarra eman behar digutela. Gainera, era guztietako sagarrak eskaintzeko moduan izaten dira». Zelaia sagardotegiko nagusiak, berriz -Jose Antonio Gaincerain eta alaba Oihana- tabakoari buruz jardun zitzaizkigun: «Guk gaur ilunabarrean sagardotegia zabalduko dugu adiskideentzat eta ez erretzeko esaten duten txartelak ipiniko ditugu. Ikusiko dugu nola erantzuten duen jendeak. Gure sagardotegian oso zaila baita erretzaileentzat gune bat jartzea, eta gainera uste dugu kupelak hobeto daudela kerik gabe». Astigarragako Simak dendako Iñaki Egimendiak hau zioen: «Ekarri ditut, erakusteko, sagardoa botilatik ateratzeko bi makina berri hauek, Asturiasen diseinatuak. Jatetxe eta lagunarte gastronomikoetarako egokiak dira. Bonba baten bidez, presioz ateratzen da sagardoa, txotxetik irtengo balu bezala». Txalaparta jotzen Simon Goikoetxea eta Ramon Izeta jardun ziren. Honela mintzatu zitzaigun Goikoetxea: «Ni Erbitegi Etxeberri baserrikoa naiz. Orain Basozabal golf-zelaia dagoen paraje horretakoa. Etxean dolarea zegoen eta aitak Donostiako taberna eta upategi askotara eramaten zuen sagardoa, karrota- -barrikan. Triste gaude, etxea bota egin behar dute-eta, Donostiako bigarren saihesbidea egiteko. Gure aitarekin -Asentxio zuen izena- eta Zuaznabarrekin ikasi zuten txalaparta jotzen Ar-tze anaiek eta Juan Mari Beltranek». Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso aritu ziren bertsotan. Ostiralean ere badute lana: «Joan behar dugu Lesakako sagardotegi batera -nagusia bertsolaria da, Juan Mari Lopez- eta gero Azpeitiko Añotara». «Azpeitian, ni jaio aurretik, baziren sagardotregiak, bat Landetan. Gero gastatu egin ziren», adierazi zigun Lizasok. Bertsolariok bertso bana kantatu zuten eta Egañarenak honelako bukaera zuen, aurtengo sagardoaz ari zelarik: «Izan di-tzala Kortak dituen / jenioa ta indarra».