Sagardoaren lurraldea

"Jende askok ez daki garai batean Ergobiako zubia ze puntutaraino izan zen esanguratsua"

Descripción

Ergobiako zubiaren 500 urteak ospatuko dituzte azkeneko egunean, eta gogoratuko dute garai batean zubi honek izan zuen garrantzia. Astelehenean izango da hori; gaueko 23:00etan hasita, jaiei agur esateko su artifizialak botako dituzte, eta zubi historikotik ikusi ahal izango dira, «lehen zuen garrantzia gogoratzeko».

astigarraga ergobia historia puente

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-08-27
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: NA-007950

Texto completo

Azken urteetan asko aldatu da Ergobia: etxe gehiago daude, Astigarragatik lotuago dago... baina bada zerbait, bertan mantentzen dena, nahiz eta ingurua asko aldatzen ari den. Hori da, hain zuzen, Ergobiako zubia.

Egun, Hernani eta Asti­garra­garen arteko ‘bueltaxka’ egiteko erabiltzen denak, ezin­besteko garrantzia izan zuen, XVI. mendetik XIX. mendera arte. Hau da, 1870ean erre­pidea Donostiatik desbideratu zen arte.

Zubiaren garrantzia hori al­darrikatzeko, ospakizuna egin­­­go dute astelehenean: «zubiaren omenez su arti­fizialak botako ditugu, eta zu­bitik bertatik ikusi ahal izango dira», azaldu dute antola­kuntzatik. Izan ere, «zubi hau oso zaharra da, eta jende askok ez daki garai batean ze pun­tutaraino izan zen esan­guratsua». Gaueko 23:00etan hasita izango da hori, zezen suzkoarekin eta jaien bukaera­rekin batera.

1518koak, aurreneko datuak
Aurreneko datuen data hartu dute kontuan ergobiarrek aur­tengo omenaldia egiteko. Data hori aipatzen du Javier Sadak Los Puentes de San Sebastián (2003) liburuan: «Do­nostiako muge­tatik haratago, Astiga­rra­gako ­Er­go­bia auzoan, zubi berri batek Uru­meako urak zehar­katzen ditu duela, gu­txienez, bost mendez geroztik. Askoren esku dauden leku as­korekin gertatzen den beza­laxe, txoko honen inguruan agertzen diren albiste gehienak peaje eta man­tenimendu eran­tzukizu­nekin zerikusia duten auziak dira; Murgiako jauntxoen eta Do­nostiako hiribilduaren arte­koak. Datu zaharrenak 1518ko­ak dira».

Gutxienez ordutik 1578ra arte, Murgia familiarena izan zen, ordainsarirako eskubidea galdu baitzuen orduan.

Uholdeak XVIII.mendean
Orduko datuen arabera jakin da aurreneko zubia egurrezkoa zela, eta ondorioz, mantenuko eta konponketetarako gastua oso altua zela. XVIII. mendean izandako uholdeek, zubia bota eta dena alda­tu zuten; Sadak azaltzen duenaren arabera, Dipu­tazioak bere gain hartu zuen berriro ere erai­kitzea, baina harrizkoa egingo zuela jakinarazi zuen. 1729ra arte ez zen, ordea, zubirik erai­ki. Kostu ekonomikoa, ba­te­tik, eta burokraziak, bestetik, asko atzeratu zuten lana. XVIII. mendeko zubia, orain dagoena, alegia, Sebastian de Lecuona arkitektoak diseinatutakoa da; obra, aldiz, Manuel de Ejeak zuzendu zuen.

«Garrantzia estrategikoa»
Garai hura aztertu dutenek, tartean Javier Sadak, baita Ergobiako Jai Batzordeak ere, zu­biaren «garrantzia estrate­gi­koa» nabarmentzen dute.

Bereziki, Gipuzkoako hiru Errege Bideetako batean koka­tuta zegoelako; Guía de Asti­garraga (naturaleza y huella hu­mana) liburuak azaltzen duen bezala, «zaharrena zen hau, San Adriandik Frantzia eta Gaztela lotzen zituen, eta Astigarragatik pasatzen zen. [...] Ergobian Urumea ibaia­rekin elkartzen zen, Donostia­rekin eta errioaren lur altuekin lotzen zen bidea zen. Hori horrela, probintziako bi bide garrantzitsuen ardatz bihurtu zen».

Horrez gain, Donejakue Bi­dea pasatzen da bertatik; eta 2012tik, gainera, Kultura On­dasun Sail­katua izendatu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, bide horretako beste hain­bat monu­menturekin bate­ra.

Eta hori gutxi balitz, Urumea ibaian zehar harriz eraiki zen aurreneko zubia da, hau da, bide horretan dagoen «zaharrena», nabarmendu dute Ergobiatik.

Kareharrizko zubia, egungoa
Egun 1729ko zubiak dirau, nahiz eta hainbat konponketa egin izan zaizkion. Astigarra­gako Udalaren web-orrian dio­e­naren arabera, «kareharri lan­duz egina dago, eta behera­tutako erdi-puntuko hiru arku ditu, zubi-bular indartsuak di­tu kontrakorrontean eta uretan behera».

Auzoaren izenaren jatorria
Bitxikeria bezala, badirudi au­zo­aren izena ere, zubia zehar­katzen zuen Errege Bidetik etorri daitekeela: Errege Bide­tik, Er-go-bia.