Sagardoaren lurraldea

Herritarrentzat sagardoa eta Petritegirentzat txapela

Descripción

Gaur goizean hasi dira Hernialdeko Andra Mari festak, eta eguerdian, XXVI. sagardo lehiaketa ospatu da. Astigarragako sagardogileak izan dira onenak, eta 79'5 puntu eskuratu ondoren, txapela jantzita eta xanpain botila eskuan itzuli dira etxera.

sidrería barkaiztegi hernialde concurso de sidra de hernialde concurso sidrería petritegi sidra sidrería sarasola

Ficha

  • Fuente: Tolosaldeko Ataria
  • Fecha: 2018-08-13
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007920

Texto completo

Astoa jaistearekin batera sartu dira jai giroan, Hernialden. Bertan, gainera, jarduera mordoa antolatu dituzte andramarietako lehen egunerako. Goizeko 12:00etan txupina bota eta ondorengo meza nagusia amaitzerako hasi dira sagardoa zerbitzatzen, plazan. Sagardoaz gain, txorizo pintxoak ere hartzeko aukera izan da, sabela betetzeko asmoz. Epaimahaian, berriz, Kizkila elkarteko kideak aritu dira lanean, tradizioari eutsiz, eta sagardo bakoitzaren usaina nahiz zaporea zorrotz puntuatuz.

Bertaratu diren sagardozaleek, 9 sagardotegi ezberdinetatik ekarritako zukuak dastatzeko aukera izan dute, tartean, 77'5 punturekin hirugarren geratu den Sarasola, eta puntu bat gehiago lortuta, amaierako sailkapenean bigarren izan den Barkaiztegi. Gainerakoan, Gaztañaga, Izeta, Rezola, Lizeaga, Urruzola eta Otsua-enea etxeetatik ekarritako sagardoak dastatzeko aukera ere izan da. Arratsaldean, herri kirolak ospatuko dira, eta zahagi ardoaren segidan, Ezten giro erromeri taldeak alaituko du hernialdetarren gaua. Ikusi hemen gaurko egitaraua.