Sagardoaren lurraldea

Urumea bailarako altxorrak ezagutzea, opor hauetarako denbora pasa

Descripción

Behemendi elkarteak Donostialdean turismoaz gozatzeko hainbat gomendio egin ditu; horien artean, Chillida Leku edo Hernaniko kaxkoa ezagutzea, Sagardoetxeara bisita edota erremontean jokatzea.

ocio astigarraga behemendi chillida leku remonte experiencias galarreta hernani sagarbike sagardoetxea sidrería sagardotour turismo verano urumea

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-08-01
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: NA-007918

Texto completo

Uda garaian, urrutiko altxo­rrak bilatzen tematu beha­rre­an, oporrak goza­tzeko beste mo­du bat pro­po­satu du Be­he­mendi elkarteak: gertuen dauz­­kagun altxorrak, Donos­tial­deako landa eremuan dau­de­nak, ezagutzea. Urumea bailaran aurki daitezke batzuk.

Kirola, natura eta kultura, sagardoarekin
Proposamenetako batzuk Asti­ga­­rragako Sagardoetxea mu­se­oa edota Hernani eta As­ti­garragako sagardotegiak bisi­ta­tzea dituzte helburu, baina bes­te ekintza batzuekin uztartuta.

Batetik, Sagar Bike pro­posatu da: Donostiako Sarriegi Plazan elkartu, mapa jaso, eta Urumea ibaiaren ertzeko bi­de­gorrian barrena Astiga­rra­gara joatea. Ondoren, Sagar­doe­txea museoan bisita gi­da­tua eta pintxo eta edari das­taketa egin ahal izango dira.

Beste kasu batzuetan, mu­seoaz gain, sagardotegi batean bazkaldu edo afaldu eta Do­nostiako Aquariuma bisi­ta­tzea proposatzen da, edo itsa­son­tzian Trintxerpetik abia­tu eta Albaolako Itsas kultur Faktoria bisitatzea. Ordute­gi­, prezio eta xe­he­ta­su­nen be­rri jakin eta erre­serbak egi­te­ko: 943 55 05 75/ www.sagardoarenlurral­de­a.eus.

Bestalde, uda hasieran Sagardo Tour aurkeztu zuen Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak. Kasu hauetan, sa­gardotegi batean bazkal­tze­ko aukera ematen da, 11:15etan abiatutako bisita bu­katzeko. Bisita horietan ezagutu ahal izango dira To­lo­sako Zerkau­sia, bertako pro­duk­tuen azoka; Idiazabal gaz­tan­degia; Albaola Itsas Kultur Fak­toria; edo Flyscharen ibil­bi­dea. Ze­haz­tutakoen artean, Her­na­niko Iparragirre sa­gar­do­te­gian bazkaldu ahal izango da abuztuaren 18an, To­lo­sako bertako produktuen azo­ka bisitatu ondoren, eta Asti­ga­rra­gako Astarben, irai­laren 1ean, Albaolan izan on­do­ren. In­formazioa eta erre­ser­bak: www.sagardoa.eus / 943 33 68 11.

Hernanin, erremontea, Kaxkoa eta Chillida Leku
Bestelako ekintzak ere pro­po­sa­tzen dira, eta batzuk, Her­na­nin. Batetik, doan eta erre­ser­ba­tu beharrik gabe, bisita gi­da­tua egin daiteke Kaxko his­torikoan barrena; ordute­gi­en berri: turismoa@hernani.eus / www.hernaniturismoa.com.

Bestetik, Galarretako kan­txa zapaldu, zesta eskuan ja­rri eta bertako erremon­tis­te­kin eta artisauekin jokoa­re­kin lotutako guztia ezagutu eta praktikatu daiteke, os­te­gun eta larunbatero. Ondo­ren­go partiduak ikusteko au­ke­ra ere izaten da. In­for­mazioa: 943 55 10 23 edo www.galarreta-jaialai.com.
Arteari lotuta, berriz, gogorarazi dute Chillia Leku itxita egon arren, aurretik erreserbatuz gero bisitatu daitekeela: 943 33 59 63, info@eduardochillida.com, visitas@eduardochillida.com, www.museochillidaleku.com.

Kaiak edo bizikleta, Orian edo Leitzaranen
Ingurura pixka bat zabal­du­ta, berriz, aukeran dira Lei­tza­rango uraren in­ter­pre­ta­zio zentroa, bizikletan edo oinez ibilbideak eta pintxo potea, edo Oria ibaiaren jai­tsiera kaiakean, edo marine­l eta baleazaleen istorioak ezagutuz.

TURISMO ESKAINTZA
SAGARDOETXEA

- Sagar Bike, Sagardoa eta itsasoa Aquariumean, Sagardoa eta itsasoa Al­baolan, Sagardoetxea eta sagardotegia.
- Informazioa: 943 55 05 75 / www.sagardoarenlurraldea.eus
SAGARDO TOUR

-Bertako Produktuen Azoka, Idiazabal JDB Gaztandegia, Albaola Itsas Kultur Faktoria edo Flyscharen Ibilbidea eta sagardotegia.
-Informazioa: 943 33 68 11 / www.sagardoa.eus
HERNANIKO HIRIGUNE HISTORIKOA

-Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 17:00-20:00. Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00. Astelehenetan itxita.
-Informazioa: turismoa@hernani.eus / www.hernaniturismoa.com
ERREMONTEA GALARRETAN

-Ostegunero eta larunbatero, 14:45etatik 16:30etara. Ondoren, partiduak.
-Informazioa: 943 55 10 23 / www.galarreta-jaialai.com
CHILLIDA LEKU

-Itxita, baina erreserba eginez gero, bisitatzeko aukera.
-Informazioa: 943 33 59 63 / www.museochillidaleku.com / visitas@eduardochillida.com / info@eduardochillida.com
PLAZAOLA-LEITZARAN BAILARA

-Uraren interpretazio zentroa, ibilbide gidatua eta pintxo potea; Oinezko tourra Bide Berdetik eta pintxo potea; edo MTB tourra Bide Berdetik eta pintxo potea.
-Informazioa: 943 30 09 29 / www.leitzaran-andoain.eus / info@leitzaran-andoain.eus
AGINAGATIK ORIORA, ORIA IBAIAN

-Kaiak jaitsiera abuztuaren 5, 7, 9, 12, 19, 21, 23, 26 eta 28, eta irailaren 4, 9 eta 16an. Edo bestelako jarduerak: arraun pote, Big Sup...
-Informazioa: 657 79 46 77 / info@begi-bistan.com