Sagardoaren lurraldea

Txotx! irekiera gailurrera igo da

Descripción

Martxan da astelehenetik, sagardotegi denboraldi berri «historikoa». Aurreneko kupela ireki, eta Iñurrategik hartu zuen aurreneko tragoxka Gurutzetan. Herritarren txanda izan zen arratsaldean!

alberto iñurrategi astigarraga sidrería gurutzeta sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea manzana apertura del txotx cosecha

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-01-17
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: P25-7
  • »
  • Código: NA-007913

Texto completo

Gurutzeta sagardotegian egin zen 2018ko Txotx! irekiera eta 25garren urteurrenean esan daiteke gailurrera igo dela. Hemendik gora zaila izango da iristea, alde batetik, Alberto Iñurrategik ireki bait zuen den­boraldia eta Are­txabaletako men­di­zaleak men­di tontor garaienetara iritsi da.
Bestetik, aurtengo uzta eta txotx denboraldia historikoa izango delako hainbat eragile­rengatik eta batipat, bertako sagarraren uztak errekor guz­tiak apurtu dituelako kopuru­aren arabera. Sei milio kilo sa­gar bildu dira eta horre­kin 4 milioi litro Euskal Sagar­do ekoiztu dira.

«Gure sagardo berria», Gurutzetan
«Gure sagardo berria» ohiu eginda eman zitzaion hasiera, baina aurretik, Sagardo­etxe­an, 2017ko uztaren ezau­ga­rriak azaldu ziren eta Iñu­rrategi berak sagarrondo bat landatu zuen, baina ez zen bakarra izan. Andoni Egaña, Jose Luis Korta, Abraham Ola­no eta Andoni Luis Adu­rizek ere lan­datu zuten berea.
Ekitaldi polita izan zen egun guztian zehar bizi izan zena. 25garren urteurrena beti da berezia eta ekitaldiek urteroko ildoa jarraitu arren usain eta zapore berezia zu­ten, aurtengo sagardoa bezala. Adituen arabera «oreka» da bere ezaugarri nagusia. Ho­nela, gonbidatu berezi ugari egon ziren Gurutzetako ireki­eran, azken 25 urtetan pro­tagonista izan diren asko eta asko. Horien artean; Egaña, Javier Cle­men­te, Olano, Korta, Periko eta Mikel Alonso, eta Aduriz sukaldaria.
Jon Maia eta Amets Arza­llus­ek bertsoak bota zi­tuz­ten eta aurreskua ere dan­tzatu zen kupela ireki au­rre­tik. On­doren bazkari eder bat egon zen sagardotegi bertan.

Sagardo orekatua, argiagoa eta usaimen oso garbia
2017ko uztarekin 12 milioi litro sagardo ekoiztu dira Euskal Herrian. Ekoizpenaren %30 bertako sagarrarekin egin­dakoa eta Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenekoa da. Guz­tira 48 sagardotegik egin du­te Euskal Sagardora bide­ratutako sagardoa: Gipuz­koako 41ek, Bizkaiako 5ek eta Arabako 2k.
Aurreko urteetan baino ko­lore argiagoa duen sagardoa da. Usaimenean oso garbia da. Le­hendabiziko sagarrekin egin­­­­­dako sagardoek fruta fres­koaren usaina dute eta uztaren erdialde nahiz amaierako sagarrekin egin­dakoek, fruta usain hel­dua­goak dituzte.
Karboniko maila ona duten sagardo naturalak dira, kupe­leko hartzidura ondo egin baita. Orokorrean, sagardo oso orekatua da.

Arratsaldean erreleboa Astigarragako herritarrek hartu zuten
Goizeko ekitaldei arratsaldean irekiera herrikoiak hartu zion erreleboa. Bertan, ‘famatuek’ ez zuten leku berezirik eta he­rria zen protagonista na­gusia.
Herriko haurra, gazte eta hel­duak Murgia Jauregian bil­du ziren; lehendabizi fami­li­en­tzako tortila tailerrean eta ondoren, herritarrei irekitako pintxo eta sagardo dastaketan. Kupelak jarri zituzten herriko sagar­­dotegiek eta tabernek sagardo berria eskaini zuten. Beste behin ere txotx irekiera borobila bizi izan zuen Asti­garragak.

ALBERTO IÑURRATEGI

«Irekierarako aukeratu izana ohore haundi bat da»

«Sagardoaren Lurraldeak erronka ikaragarria du» nabarmendu zuen Alberto Iñurrategik.

Alberto Iñurrategi izan zen, sagardo berriarekin batera, protagonista nagusia txotx ire­kieran. Mendizalea ohituta dago tontorretara igotzen, baina atzokoa lan berria zuen. Hala ere ederki moldatu zen eta sagardoaren mundua ere ederki ezagutzen duela nabar­mendu zen bere hitze­tan. Ho­nela, «ohore bat» zela azpi­marratu zuen bera au­keratu izana sagardotegien denbo­ral­dia irekitzeko.
Alberto Iñurrategik uste du «Sagardoaren Lurraldeak erron­ka ikaragarria duela. Produktu naturala da, kali­ta­tezkoa, bertakoa eta gainera ingurumenarekin batera­ga­rria izango dena egitea meritu haundikoa da. Modu batera edo bestera, 20garren men­de­an, garapen ereduak ahaz­tuta utzi zuen lehenengo sektorea berreskuratzeko bide horretan urrats benetan interesgarria da eta horrexegatik balio ho­riek dituen proiektu batek, ni­re laguntza txiki hori ema­terako orduan ez dut inolako zalantzarik izan».
Sagardotegiak asko gusta­tzen zaizkio mendi­zaleari eta «aste barruan saiatzen naiz urtez urte bisita bat edo beste egiten eta egia esan disfru­tatzen dut sagardotegietan»